Tubacex erabat ixtea lortu du Laudioko pikete feministak

  • Aiaraldeako mugimendu feministak bat egin du Tubacex enpresako grebalariekin Matxoaren 8an. Langileek greba mugagabea hasi zutenetik lehen aldiz lortu da produkzio erabat etetea.


2021eko martxoaren 08an - 15:29

07:30tan greban ez diren langileen eta zuzendaritzaren autobusak eta Ertzaintzaren furgonetak enpresaren sarrerara heldu direnean, zain zituzten grebalariak eta feministak, eserialdian. Aiaraldea-k jakinarazi duenez, Ertzaintzak mehatxu egin du lurrean eserita zeuden emakumeak banan-bana baztertu eta isunak ezartzekoa. Pikete feministaren ordezkariak ez zirela errepidetik mugituko erantzun dute. Ertzaintzak furgonetatik jaitsi dira, baina azkenean ez dute manifestarien aurka egin greban ez diren langileak eta zuzendaritzak uko egin diotelako enpresan sartzeari.

Tubacexek 150 langile botatzeko asmoa du, eta langileak greba mugagabean dira. Piketeak egunerokoak ari dira izaten, baina lehen aldia da produkzioa erabat etetea lortzen dutela grebalariek. Orain bi aste istilu larriak izan ziren toki berean eta Ertzaintzak hainbat grebalari zauritu eta atxilotu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude