TTIPen aurkako hiru milioi sinadura, haren lehengusu transpazifikoa adostu eta biharamunean

  • Urriaren 6an itxi zen TTIP eta CETA merkataritza itun transatlantikoen aurkako Herritarren Europar Ekimena sinatzeko epea. Guztira 3.200.000 izenpetik gora jaso dituzte ekimenaren sustatzaileek.


2015eko urriaren 07an - 00:45
Bildutako 3 milioi sinadurak eta alegiazko diru zorroak jarri dituzte balantza erraldoi baten alde banatan, Europako Batzordearen egoitzaren aurrean egindako ekitaldian (Arg.: Stop TTIP-CC By SA).

TTIP, AEBen eta Europar Batasunaren arteko hitzarmena, negoziazio fasean dago oraindik. CETA, berriz, guztiz adostua dute honezkero Europak eta Kanadak; berrespena baino ez da falta.

Ituonon kontrako Herritarren Europar Ekimena 2014ko udaberrian abiarazi zuten zenbait alemaniar taldek, TTIPen negoziazioak eten eta CETA bertan behera uzteko eskatzeko. Udarako, kontinente osoko 200 elkarte inguruk adierazia zuten ekimenarekiko atxikimendua, baina asmoa okertu egin zitzaien: Europako Batzordeak uko egin zion ekimena erregistratzeari.

Bi gauza egin zuten orduan Ekimena abiarazi zutenek: Batzordearen erabakiaren aurka helegitea aurkeztu EBko Justizia Auzitegian eta, baimenik gabe bazen ere, sinadurak biltzeari ekin legeak ezarritako baldintza beretan. Hala, jasotako hiru milioiak gaur, urriaren 7an, helaraziko dizkiote Jean-Claude Junckerrek zuzendutako Batzordeari.

Bestalde, urriaren 10etik 17ra TTIPen aurkako mobilizazioak egingo dira Europa osoan. Horren harira, Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak deialdia egin du urriaren 10ean mosaiko erraldoiak osatzeko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 

Akordio Trans Pazifikoa itxi dute

Bitartean, lapikoan zegoen beste merkataritza hitzarmen handiaren akordioa itxi zuten, urriaren 5ean, Ozeano Barearen inguruko hamabi estatuk, bost urteko negoziazioak burututa. Orain, estatu bakoitzeko parlamentuak oniritzia eman beharko dio itunari.

TPPk, Lankidetza Trans Pazifikoak alegia, AEB eta Japonia ditu barne, baina Txina utzi du kanpoan. Hain zuzen, Txinaren nagusigo ekonomiko gero eta handiagoari galga ipintzeko xedea du TPPk, analista gehienen arabera. Hein batean helburu horixe bera du TTIPek ere, baina begien bistakoa da Ozeano Barearen eragin-esparruak zuzenago ukitzen dituela Txinaren interesak.

Horren harira, Europar Batasunean TTIP aurrera ateratzea nahi duten zenbaitzuk kexatu egin dira AEBen jarreraz, estatubatuarrek indar gehienak hitzarmen Trans Pazifikoan jarri dituztela eta TTIP gauzatu dadin behar beste adore agertzen ez dutelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CETA
2020-11-16 | ARGIA
Munduko BPGren herena biltzen duten hamabost herrialdek merkataritza blokea osatu dute

Munduko merkataritza blokerik handiena osatu dute hamabost herrialde hauek: Asiako hego-ekialdeko hamar herrialde, Hego Korea, Txina, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria. Azaroaren 15ean izenpetu dute RCEP merkatu libreko hitzarmen hau.


2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren... [+]


2017-06-29 | Unai Brea
CETA hitzarmena berretsi du Espainiako Diputatuen Kongresuak

Espainiako Parlamentuak berretsi egin du Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza askeko ituna (CETA), PP, Ciudadanos, PDeCAT eta EAJren aldeko botoekin. PSOEk jarrera aldatu du Pedro Sanchez idazkari nagusia hautatzeaz geroztik; oraintsu arte hitzarmenaren alde... [+]


2017-06-02 | ARGIA
CETA hitzarmenaren aurkako ekintzak egingo dituzte asteburuan

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko hitzarmenaren (CETA) aurkako mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan asteburuan hasita eta astelehenera bitarte. Modu horretan, CETAren aurkariek protesta egin nahi dute datozen asteetan Espainiako... [+]


CETA: Zer diote kanadarrek?

CETA pil-pilean eskuartean dugun Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena dugu eta entzunagoa den TTIP hitzarmenaren atzeko ate bezala definitu izan da. TTIP (Europar Batasuna eta AEBen arteko hitzarmena) izoztua dagoela helarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude