Bi euskal herritar atxilo Venezuelan, Maduroren aurkako “ekintza terroristak” egotzita

  • Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.


2024ko irailaren 16an - 11:45
Azken eguneraketa: 17:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteburuan jakin da astebete Venezuelan desagertuta zeramaten bi bilbotar atxilo hartuta daudela, hiru estatubatuar eta txekiar batekin batera. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, Puerto Ayacucho hiriburuan, hainbat eremu militar eta segurtasun ugari dagoen lekuan, besteak beste kontrabando asko dagoelako.

Venezuelako Gobernuko Barne Ministroak, Diosdado Cabellok, Espainiako zerbitzu sekretuekin eta Venezuelako oposizioarekin "lotura" izatea leporatu die. Zehatzago, Nicolas Maduroren aurkako "ekintza terroristak" prestatzen ari zirela adierazi du Cabello Barne Ministroak, gobernu estatubatuarraren eta atxilotutako beste hiru kide horien gidaritzapean, "gobernua ezengonkortzeko" helburuz.

Espainiako Gobernuak gezurtatu egin ditu Venezuelaren akusazioak, eta esan du bi bilbotar horiek ez dutela inolako loturarik Espainiako zerbitzu sekretuekin. Haien familiek, bestalde, esan dute turismoa egiten ari zirela abuztuaren 17az geroztik. Irailaren 2an izan zuten azkenekoz haien berri. Gidarik gabe ari ziren bidaiatzen zonalde horretan.

Harreman diplomatikoak gaiztotu egin dira Espainiaren eta Venezuelaren artean. Edmundo González oposizio buruak Espainian hartu zuen asilo politikoa iragan igandean, Venezuelako Gobernuak baimendu zuen operazioan. Asteazkenean Espainiako Diputatuen Kongresuak gobernuari eskatu zion González presidente gisa onartzeko, EAJren baiezkoarekin eta PSOEren aurkakotasunarekin. Baina Margarita Robles Defentsa ministroak gobernuen arteko gatazka piztu zuen, Venezuela "diktadura" dela adierazi eta gero. Ondoren etorri dira atxiloketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!