Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTren alternatiba

  • Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute asteazkenean Gasteizko Parlamentuan, AHTren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko apirilaren 20an - 08:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alternatiba hori egungo trenbideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako kontzejuen eskariak jasotzen ditu. Kostua, gainera, Garraio Ministerioak proposatutako trenbide berriaren baino 2.000 milioi euro gutxiagokoa da.

«Abantaila handi bat» planteatzen du, bultzatzaileen hitzetan: salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez.

Abiadurari dagokionez, horrela diote: «Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñearekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira luzatuko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko dira».

Herri eta hirien arteko loturak ere hobetuko lituzke: «trenak herrietatik igarotzeak hobera egiten du segurtasunari dagokionez, eta lurperatzeak ere planteatzen dira, hiri-integrazio hobea lortzeko».

Babes handia du dagoeneko proposamenak. Izan ere, herri-plataformen eta ADIFen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien (UGT, CCOO, CGT/LKN, SF, SEMAF) arteko akordioan oinarritzen da.

2022ko urtarrilean Garraio Ministerioak 200.000 euroko aurrekontu-partida bat bideratu zuela ADIFek azterlan bat egin zezan Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon arteko trazadura egokitu eta modernizatzeari buruz. Oraindik egin gabe dagoela gogorarazi dute tren sozialaren aldekoek.

AHTren obrak gelditu daitezela eskatu dute berriro, bereziki, «Frantziako estatuak Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren-azpiegitura berri bat ez eraikitzea erabaki ondoren».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!