Tren publiko eta soziala aldarrikatu dute Altsasun

  • AHTren kontrako martxan haren eraginak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ibiltariek. Hilaren akaberarako beste ekimen bat deitu dute.

Martxako kideak Altsasuko plazara iritsi berri.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 18an - 09:03

Sakana Trenaren Alde plataformak defendatzen tren ereduaren aldeko mezua Lakuntza eta Altsasu arteko martxan zabaldu zuen larunbatean. Ehun bat ibiltari elkartu ziren bidea euripean osatzeko. Plataformako kideek beste behin trena “garraiobiderik jasangarriena” dela eta estatuak “mantentze lanik eta garapen egokirako planik gabe hiltzen utzi” duela ziurtatu zuten. Horren ordez euren ustez desegokia den Abiadura Handiko Tren (AHT) proiektuak sustatu direla salatu zuten.

Larunbateko martxak Iruñea eta Gasteiz Sakanan barna lotuko duen AHT egitasmoaren kontra azaltzeko ere balio izan zuen. Horregatik, ibilbidean informazioa zabaltzeko hiru geldialdi egin zituzten. Aurrena Etxarri Aranatz eta Bakaiku arteko Aritzalko hariztian. Urbasa eta Aralar artean fauna batetik bestera pasatzeko toki garrantzitsua da hori eta inguru horretan autobia eta bigarren mailako errepidearen azpitik pasako litzatekeen tunel "faltsu" bat aurreikusi dute. Haren ondoan Muru Artederreta eta Itsaso arteko goi tentsioko argindar linea pasako litzatekeela gaztigatu zuten plataformatik.

Bigarren geldialdia Urdiaingo eta Altsasuko muga artean egin zuten. AHT ibilbide proposamenean jasotzen denez trenbideak ibaiaren eta autobiaren gainetik zubi bidez bargarantz pasako litzateke. Azken geldialdia, berriz, Altsasu sarrerako tren geralekua izan zen. Han martxistek egungo trazatua bi trenbide hartzeko prest dagoela ikusi ahal izan zuten. 15 km inguruko ibilaldiaren ondoren martxistek merezitako auzatea izan zuten.

Hurrengoa hitzordua

Hilaren 26ko arratsaldean izanen da. Egun horretan ohiko trenaren aldeko aldarrikapena eginen da Tutera eta Altsasuko tren geltoki guztietan. Trenak lurraldea egituratzeko duen garrantzia nabarmendu eta itxi dituzten geralekuen aldarrikapena egin nahi dute ekimen horrekin.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude