Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean, eta ez bakarrik ikasketekin lotuta. Erreparatu, bestela, zuen inguruan dituzuen gazteei eta nerabeei. Zein ikasketa aukeratu? Zein ibilbide eta ikasgai hautatu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan? Lanbide Heziketa edo Batxilergoa? Gradu bat edo goi mailako ziklo bat? Zer ikasi unibertsitatean edo zein lanbide aukeratu? Hamabi edo hamahiru urterekin euren etorkizuna baldintza lezaketen erabakiak hartzen hasiko dira.
Hasieratik, orientabidea ezinbestekoa izango da, batez ere nerabeak edo gazteak bidea ez badu argi ikusten. Horri esker, ikasleek jakin dezakete ikasketa zehatz batzuek zein aukera profesional eskaintzen dituzten, baita bere interes, zaletasun eta gaitasunekin bat datozen aukerak aztertzeko eta identifikatzeko laguntza eskuratu ere.
Garbi azaltzen zaie arrakasta profesionala ez dagoela, jada, ikasketen bitartez lortutako ezagutzaren edo trebetasun gogorren (‘hard skills’) mende soilik; aitzitik, orain dela gutxira arte hainbeste baloratzen ez ziren gaitasun bigunak (‘soft skills’) gero eta garrantzitsuagoak direla.
Euskararen erabilera pertsonen artean harreman ona izateko eta beharrezko komunikazioa ahalbidetzeko funtsezko trebetasun sozial bat da
Aste honetan, gure institutuko ikasleekin izandako saio batean horietaz mintzatu zaizkie... Gaitasun teknikoak jakintza zehatzak eta espezializatuak dira, prestakuntza formalaren bidez lortzen direnak, neurtu eta ebaluatu daitezkeenak, eta askotan, lan munduan arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak izaten dira. Zeintzuk dira enpresetan gehien eskatzen diren trebetasunak? Bada, honakoak nabarmendu ohi dituzte: informatikarekin eta teknologiarekin lotutakoak, finantzak eta kontabilitatea, ingeniaritza eta zientzia, proiektuen kudeaketa, datuen kudeaketa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza, batez ere nazioartean aritzeko erabilgarrienak direnak... Pentsatu nahi dut Euskal Herriko enpresen artean, euskara ere badela trebetasun gogorren kategorian sartzen den hizkuntzetako bat. Esan bezala, hizkuntzen ezagutza, oro har, trebetasun gogorren kategorian sartzen da, izan ere, hizkuntza bat ikasteko edo erabiltzeko gaitasuna neurtu daiteke eta norberaren profesionaltasunaren parte izan daiteke, batez ere enpresa edo sektore batean lan egiteko beharrezkoak diren hizkuntza jakintza teknikoak dituztenean.
Trebetasun bigunen artean, ordea, hauek dira enpresen artean eskari handiena dutenak: talde-lana, komunikazio asertiboa, lidergoa, pentsamendu kritikoa, erresilientzia, arazoak konpontzeko gaitasuna, antolaketa eta denboraren kudeaketa, aldaketetara azkar egokitzea eta egoera berrietara moldatzeko gaitasuna izatea, etengabeko ikaskuntza, etab. Gorago aipatu bezala, hizkuntza jakitea trebetasun gogor horietako bat izan daiteke, baina komunikazio edo interakzio sozialetan nola aplikatzen den eta nola erabiltzen den, trebetasun bigun bihur daiteke. Berebiziko garrantzia du, horrenbestez.
Euskara erabiltzea goiko trebetasun bigun hauen artean funtsezkoa izan daiteke, batez ere euskal hiztunekiko komunikazio eraginkorra bermatzeko beharrezkoa izanik; horregatik, euskara erabiltzea giza-trebetasun bat izan daiteke. Era berean, kulturarteko komunikazioa eta errespetua bezalako trebetasun bigunak ere barne hartzen ditu, euskara erabiltzea euskal kulturaren onarpena eta harekiko errespetua adierazten duen praktika gisa ikusi daiteke. Gainera, lan eremu batean euskaraz hitz egiten duten kideekin hizkuntza erabiltzeak, talde-lana eta lankidetza bezalako funtsezko trebetasunak lantzeko aukera ematen du. Hizkuntza sozializaziorako tresna bat da, talde baten kohesioa eta konfiantza sortzen eta areagotzen dituena. Bestalde, euskararen erabilera pertsonen artean harreman ona izateko eta beharrezko komunikazioa ahalbidetzeko funtsezko trebetasun sozial bat da. Lan-giroan euskara erabili edo ez erabili, zein egoeratan erabili, norekin, nolako jarrera erakutsi euskara erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten lankideekin... kontziente ala inkontzienteki, halako erabaki asko hartzen dituzte langile euskaldunek, eta lan-munduan murgilduko direnek horiek aurrez landu beharko lituzkete.
Ikasleei emandako azalpenetan euskarari ez zioten aparteko garrantzirik eskaini, baina uste dut behin eta berriro nabarmendu beharko genukeela euskara erabiltzearen trebetasunaren eragina, baita lan eremuan ere.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]