Trapero berriro jarri dute Eskuadra Mossoen buru

  • Kataluniako Prozesu Independentistaren aurkako prozesu judizialetatik libre geratu ostean, Josep Lluís Trapero berriro izango da Eskuadra Mossoen buru. 2017an Espainiako Gobernuak, 155. artikulua erabiliz, kargutik bota zuen.


2020ko azaroaren 13an - 10:07
Argazkia: EP

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua da berriz ere, Kataluniako Barne Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez. Horrela, Traperok Mossoen ardura bereganatuko du, urriaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak sedizio eta desobedientzia delituetatik absolbitu ostean.

Trapero kargutik kendu zuten 2017an, Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatu ostean. Orduz geroztik, lege-prozeduretan nahastuta egon da, eta zigor larriak egotzi dizkiote prozesu independentistarekin kolaboratzea leporatuta. Espainiako Justiziak atzera bota ditu akusazio horiek eta Ministerio Publikoak ez du apelaziorik aurkeztu.

Mossoen zuzendari nagusi ohi Pere Solerrek, bera ere Auzitegi Nazionalak absolbitutakoa, Traperoren itzulera ospatu du: "Batzuetan, bidegabekeriak konpontzeko, beste batzuk egin behar ditugu". Generalitateko hainbat kide ere pozik azaldu dira erabakiaren aurrean. Pere Aragones jarduneko president-ak Traperoren profesionaltasuna eta zorroztasuna azpimarratu ditu, eta polizien ardura berriz ematea "justizia eta erreparazio ekintza" dela esan du.

Generalitateak prozesu independentistan hartutako ildoaren kontra mintzo izan da Mossoen buruzagi berria, epaiketetan adierazitakoen arabera. Traperok adierazi zuen mossoak ez zeudela Carles Puigdemonten exekutiboaren tesi independentistarekin lerrokatuta, erreferenduma eragozteko Mossoek epaiak bete nahi zituztela eta ez zutela independentzia aldarrikapena babesten, besteak beste. Epaileak hala agindu izan balu, Puigdemont atxilotzeko Mossoek prest zuten plan baten berri ere eman zuen Traperok Auzitegi Nazionalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


2024-09-04 | Mikel Zurbano
Kataluniako finantzaketa bereizia

Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]


2024-09-02 | Jakoba Errekondo
Calçota, katalanen tipula morroa

Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]


Amiantoan suspentso

Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Amnistia Legeari entzungor eginda, Puigdemont atxilotzeko aginduari eutsi dio Espainiako Gorenak

2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


Mugikorretan kontrol parentala derrigortzeko legea “beharrezko baina gutxiegizko” neurritzat jo du Som Connexió-k

Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.


2024-05-29 | Karmelo Landa
Setioa

Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.

Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]


ERC: azaroa arteko gurutze-bidea

ERCk hamahiru parlamentari galdu ditu joan den igandeko hauteskundeetan eta barne krisia ate joka du. Pere Aragonés Generalitateko jarduneko lehendakariak dimisioa aurkeztu du dagoeneko eta lehen lerrotik erretiratuko dela iragarri du.


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude