Eraso sexisten aurka elkarretaratzea egin dute Trapagaranen

  • Protesta isila egin dute Trapagarango herritarrek bertako emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Ehun bat lagunek elkartasuna adierazi diote emakumeari Trapagarango Amaris Emakume Taldeak deitutako bilkuran.


2013ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Trapagarango herria genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

42 urteko emakumeak hainbat kolpe eta erredura sakonak ditu gorputzean, ustez bere senar ohiak botatako erregaiak eraginda. 45 urteko gizona atxilotua dago, erasoaren egilea izatea leporatuta.

Herritarrez gain, Trapagarango udalak erabat gaitzetsi du “eraso basatia” eta biktimari eta familiari "eskura dituzten baliabide sozial guztiak" eskaini dizkiete egoera gainditzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude