“Tour de force” Espainiaren eta Kataluniaren artean

  • Erreferendumak informatiboen lehen lerroburuak “irabazi” ditu Frantziako hedabideetan. TF1 eta France2 telebista kateek hala nola egunkari nagusiek “indarren arteko neurtze” gisa ekarri dute gertatzen ari dena. Kezkaz begiratzen diote Estatuko poliziek indarra erabiltzeari.

L’espress egunkariak honela zabaldu du: “Espainiako polizia indarrez sartu da Carles Puigdemont presidente erregionalak bozkatu duen bulegoan”.

2017ko urriaren 1ean - 10:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kataluniako Prozesuaren eta Espainiako Legearen arteko talka une lazgarrienera iritsi da. Frantziako egunkarien eta hedabideen iritziz “arazoa estatu afera bilakatu da”. Frantziako analisten iritzi nagusien arabera, gaurko egunean biziko denak –gertakarien izaeraren eta muntaren arabera– eraginen du Govern-ek datozen egunetan hartuko dituen erabakietan.

Frantziako agintarien eta politikarien iritziak ez dira artean plazaratu, gertakariek hartu dezaketen jitearen zain, nonbait. Poliziaren eta herritarren arteko talkak batetik, eta bestetik, bozka kolegioetan herritarren jarduera lasaiak interpretaziorako hainbat aukera ematen dute eta.

Le Monde-k dioenez, Madrilgo Gobernuak eta Estatuko botereek “burdinazko jarrera”-ri  eusten diote tinko.

L’espress-ek honela zabaldu du: “Espainiako polizia indarrez sartu da Carles Puigdemont presidente erregionalak bozkatu duen bulegoan”.  

Le Figaro-k Puigdemont-en jarrera setatsua azpimarratu du boza eman ondoren, baita Govern-eko beste agintariena ere.

L’Humanité-k berriz, itauntzen ditu irakurleak: nola atera ateka gaitz honetatik? Elkarrizketa jotzen du modu bakartzat.

Libération-ek bozkatu nahi duten hainbat katalanen iritzia ipini du lerroburutzat: “Francoren garaian bezala sentitzen gara”.

Analista politikoen galdera da: erreferenduma gauza al daiteke egoera horretan?

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.