Torturaz galdetuta “itzali kamera” esan zuen Espainiako ministro ohiak politikari agur

  • Antonio Camacho Espainiako Barne ministro ohiak irailetik aurrera politika utziko duela iragarri du. 2011ko elkarrizketa batean euskal herritarrei egindako torturez galdetzean, kamera itzaltzeko eskatu zuela eta egin zen ezagun Euskal Herrian.


2014ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
SBS kate australiarrak egindako elkarrizketan eskatu zuen kamera itzaltzeko. (Elconfidencial.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Estatuko segurtasun-idazkari izan zen zenbait urtez Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuan eta Barne Ministro izendatu zuten gero Alfredo Perez Rubalcabaren ordez. Politikan aritu aurretik arlo judizialean aritu zen lanean eta orain ere bertara itzuliko dela iragarri du.

SBS kate australiarrak Barne Ministro izendatu berria zela elkarrizketatu zuen Camacho. Kazetariak Espainiako tortura-kasuen inguruan galdetu zionean kamera itzaltzeko eskatu zion behin eta berriz. Hemen polemika eragin zuen erantzunaren unea:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eguneraketa berriak daude