Asteburuan eman du zeresanik Non dago Mikel? filmaren estreinaldiak, besteak beste Espainiako Estatu osoan gehien ikusi den hamar pelikulen artean egon delako, “eta estatuko hamalau aretotan baino ez da eman”, azpimarratu dute filmako ekoizleek. Eta, filman Mikel Zabalzaren ilobek moduan, estreinaldiak berriz ireki du torturaren kutxa euskal gizartean. Eta apur bat Espainian.
Ostiralean izan zen estreinaldia eta Madrilgo emanaldietako batera joan ziren Irene Montero eta Pablo Iglesias, hurrenez hurren Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa eta lehendakariordea. Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, filmaren amaierako solasaldian, Pablo Iglesiasek hitza hartu zuen honakoa adieraziz: “Demokrazia batek ezin du onartu torturaren erabilera auzi-tresna bihurtzea terrorista ankerrenari informazioa ateratzeko; eta gobernuko kide gisa, esan nahi dut hori ezin dela ahaztu, gure demokraziarentzat lotsagarria da”.
Larunbatean honako mezua argitaratu zuen txio batean Iglesiasek Twitterren: “Demokrazia defendatzea ere bada gure historiaren alde ilunenari aurrez aurre begiratzea: torturari eta estatu terrorismoari. Atzo Non Dago Mikel?-en estreinaldian izan ginen. Zorionak dokumental ezinbesteko hau posible egin duten guztiei”.
Mikel Zabalzaren Idoia Zabalza arrebak ontzat jo ditu Iglesiasen adierazpenak, baina ez dela nahikoa esan du eta eskatu dio Espainiako Gobernuari harago joatea: "Ez da gure premia edo lehen nahia aitorpena edo erreparazioa lortzea, baizik eta egia jakitea, Mikelekin zer gertatu zen ikertzea. Adierazpen horiek benetan zintzoak badira har ditzatela neurriak kasua argitzeko", adierazi dio Euskadi Irratiari.
Zabalza eta Arretxe
Dokumentalean tortura da protagonista nagusia. Eta zehatzago esateko, tortura Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean. Historia ezaguna da, irudi eta ahotsek mezu sinple bezain gogorra garatzen dute minutuz minutu, ikuslea sare latz horretan harrapatuz, 1985eko gertakari haiek bizi izan zituztenen memoria dantzan jarriz eta belaunaldi berriak giro gogor hartan murgilduz; eta edozein kasutan, ikuslearen barrenak astinduz. Iruñeko ostiral arratsaldeko emanaldietako batean egon zen kazetari hau eta amaieran ikus-entzuleen txaloekin amaitu zen filma. "Uf, gogorra", komentario orokorra zen ateratzen ginenen arteko iruzkinetan.
Polizia operazio hartan atxilotutakoen tortura testigantzak lazgarriak dira, besteak beste Zabalzaren neskalagun Idoia Aierberena edo Mikelen anaia berarena. Baina torturaren kontakizunaren haria 2017an hil zen Ion Arretxek darama, hamar egunetako “infernu” hura Intxaurrondon zein normal bizi zuten azalduz. 2015ean argitaratu zuen La sombra del nogal liburuan deskribatzen zuen han bizi izan zuena.
Inpunitatea
"ETAren aurkako operazioan" gertatu zen guztia, baina atxilotuetako inork ez zuen zerikusirik ETArekin. 36 urte geroago Espainiako Estatuak ez du oraindik aitortu Mikel Zabalza Intxaurrondon hil zutela torturatzen ari zirenean. Edozein kasutan ondo islatzen du zer gertatzen zitzaien ETAkotzat hartzen zituztenei. Egunotan entzun izan dira nola Pedro Gómez Nieto Guardia Zibileko kapitainak Luis Alberto Perote CESIDeko koronelari onartzen zion hilketa telefonoz. Ez hori, ez beste hamaika ebidentzia ez dira nahikoak izan duela 25 urte itxi zen auzia berriz zabaltzeko.
Hori da filma honetan ikusten den ETAren aurkako borrokaren beste fenomeno handietakoa: inpunitatea edo zigorgabetasuna. Jorge Argote Guardia Zibilaren abokatu eta José Barrionuevo PSOEko garaiko Barne ministroaren ahotik mintzo da inpunitatea filman. Ez dira iraganeko kontuak ordea, ez orduan eta ez orain estatuak ez baitu ikerketzeko inongo borondaterik agertzen.
Horren agerle esanguratsuenetakoa da Espainiako Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko saioa. Lau aldiz saiatu dira horretan Espainiako Kongresuan, eta denetan porrot egin dute, batez ere PSOEk eta PPk jarritako trabengatik. Duela zortzi hilabete onartu zuen Kongresuak erreformarako laugarren saioa –2016tik ari da saiatzen horretan EAJ–, baina, aurrekoetan bezala, Kongresuko Mahaiak ez du oraindik bideratu. Eremu judizialean ere bitxia da fiskaltzak zein azkar parte hartzen duen auzi askotan, eta beste batzuetan, aldiz, zein geldo, edo, besterik gabe, ez duen esku hartzen.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.