Toledoko artzapezpikutzak ere pisu turistikoak zeuzkan Donostian

  • Donostiako erdigunean dauden bi pisu turistiko ixteko agindua eman du Udalak, lehen pisutik gora negozioak egotea debekatzen duen legea urratzen zutelako. Pisu horien jabetza Toledoko artzapezpikutzarena da.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 24a
Txurruka kalean zeuden Toledoko artzapezpikutzaren pisuak, hiriko gunerik garestienetako batean (argazkia: Miguel Angel Garcia, CC-by).

Garak aurreratu duenaren arabera, maiatzean ireki zen espedientea eta artzapezpikutzak uztailaren 10ean alegazioak egin ostean, abuztuaren 8an sinatu zuen Enrique Ramos hirigintza zinegotziak bi pisuen aktibitate turistikoa eteteko agindua.

EH Bilduk ordea, bi pisuen aktibitatea ez dela eten eta Udalak beharrezkoa neurriak ez dituela salatu du. Koalizioaren arabera, lehen pisutik gora pisu turistikoak baimendu nahi ditu Udalak, eta hori akats larria litzateke.

Eusko Jaurlaritzaren arabera EAEko pisu turistikoen erdia baino gehiago, 889, Donostian daude, eta gehienek ez dutela udal araudia betetzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Turismo masiboa  |  Etxebizitza eskubidea  |  Donostia

Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-27 | Gaizka Izagirre
"Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?

Zinea.eus atariak eman zuen albistea: “Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu berri duenez, azken lau urteetako joera gorakorrari eutsi zion iaz ere Bizkaian egindako errodaje kopuruak. Hala erakutsi dute zabaldutako datuek: orotara, 128 grabaketa egin dira 2018an”.


2019-02-21 | Kanaldude.tv
Larrun Ez Hunki kolektiboa, Larrun 2020 proiektu turistikoaren aurka
MULTIMEDIA - erreportajea

2017an, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Larrun 2020 xede turistikoa aurkeztu zuen, 36 milioi euroko inbertsioa iragarriz. Berriki, proiektua berraztertua izanen dela baieztatu dute. Anartean, Larrun Ez Hunki kolektiboak bideo hau ekoizi du Kanalduderen laguntzarekin, xede turistikoaren inguruan dituen kezka handien azaltzeko.


Donostiako Rekalde tabernako agur festa
MULTIMEDIA - erreportajea

2018ko abenduaren 30an, agur esan zioten Donostiako Rekalde tabernari. Hitzaren tenploa zela diote batzuk, aktibistentzat atseden eta konspirazio gune besteek. Festaren errepasoa eginez, bideo honetan Rekalde tabernako itxieraren testuingurua azaldu du Agus Rodriguezek.


2019-01-17 | ARGIA
Datozen bi urteetan, gutxienez zazpi hotel irekiko dituzte Bilbon

Zazpi dira beraien ateak zabaltzeko lanean ari diren hotelak. Beste hiru konpainiak, aldiz, begiz jota dituzte zenbait eraikin, beraz baliteke aurki zabalduko diren hotelen zenbakiak gora egitea.


2018-11-28 | ARGIA
Hainbat kristau "eskandalizatuta" daude Gipuzkoako elizaren lokalak pisu turistiko bihurtu nahi dituztelako

Gipuzkoako 44 kristauk idatzitako artikulua argitaratu zuten asteburuan hainbat hedabidek. Sinatzaileek kritikatu dute Donostiako Gotzaindegiak Groseko Zabaleta kalean daukan eraikina apartamentu turistiko gisa erabiltzeko asmoa.


2018-11-25 | ARGIA
Bilbao NH and Barcelˇ hotel cleaners' strike

The workers have decided to go on strike until they get acceptable working conditions and regular contracts, and a sector-wide agreement is reached.


2018-11-23 | Irutxuloko Hitza
Protesta egin dute Donostiako Gotzaingoak Grosen eraiki nahi duen aparthotelaren aurka

Udalak apezpikutzari obretarako lizentzia eman zion aurreko astean, eta Donostiako Gotzaingoak bertan 26 apartamentu turistiko egiteko asmoa dauka.


Mallorcako Tot Incl˛s kolektiboa
"Turismoak ezin du inolaz ere jasangarria izan"

Tot Inclòs kolektiboa 2014an turismoak Balear Uharteetan eragiten dituen kalteei buruzko monografikoak kaleratzen hasi zen urtero, eta lau aleren ostean, ikus-entzunera salto egin dute, Tot Inclòs. Danys i conseqüències del turisme a casa nostra dokumentalarekin. Irailaren 27 estreinatu zuten Palman, Turismoaren Nazioarteko Egunean, proiektua Goteo plataformaren bidez finantziatu eta urte eta erdiko lanaren ondoren. Artxipelagotik kanpoko lehenengo proiekzioak Bilbon... [+]


Egunean 84.500 euro irabazten dituzte Airbnb-rekin Bartzelonan hamar etxe-jabek

Xavier Triasen agintaldian etorri ziren turismo-legearen inguruko zenbait aldaketa. Nahikoa zen 230€ko lizentzia ordaintzea pisua etxebizitza-turistiko bilakatzeko. Behin lizentzia ordainduta, betirako zen; ez zuen iraungitze-datarik.


Hondarrak; erlojupeko desjabetze baten kronika
MULTIMEDIA - dokumentala
Zarauzko Danda gazte asanbladak sortutako dokumentala da ‘Hondarrak’: "herri-ereduak ezkutatzen duena erakusteko, hondarpean dagoena azaleratzeko, herriari ahotsa emateko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko". Irailaren 5ean estreinatu zuten lana Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude