Duela aste pare bat Nafarroako Udala eta Kontzejuen Federazioko presidenteak (NUKF) Nafarroako populazioaren azken hamar urteotako bilakaerari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen legebiltzarrean. Azterketaren konklusioak, ezagunak izan arren, larriak dira eta alarma piztu dute instituzio eta komunikabideen artean, albistea luze zabaldu dutenak.
Datuek baieztatzen dute Nafarroak %6ko populazio hazkundea izan duela azken hamar urteotan baina, oroz gaindi, populazioaren lurralde barreneko kokapenean dagoen asimetria azpimarratzen dute. Nafarroako 643.000 bizilagunetatik 345.000 (%54a) Iruñerrian bizi gara eta gainerakook sakabanatuta gaude nolanahi gainerako zonaldeetan. Populazio dentsitatearen araberako konparaketa egiten badugu, bi muturrak hartuta, Iruñerria eta Pirinioak alegia, gertaeraren tamaina nolakoa den ikus dezakegu: Iruñerrian 1.039 bizilagun/km2ko dugu, Pirinioetako ibarretan, aldiz, 4,1 bizilagun/km2ko. Adierazgarria benetan.
Argi dago hiriburua garapen ekonomiko eta zerbitzuen erreferente gisa sendotzen dela landa mundua desagertze bidean doan heinean. Bistan denez hori guztia ez da kasualitatez gertatzen, baizik eta azken hamarkadetan Nafarroan planteatu diren garapen ekonomikoa, mugikortasuna eta bizitza soziala bultzatzeko politikak ez baitira pentsatu inguruko eskualdeen pizteari begira, ez eta eskualde horietan errotua dagoen lehen sektoreko ekonomiari begira ere. Aitzitik, lurraldea baztertu egin da erreferente gisa erabaki sozio-ekonomiko inportanteak hartzeko tenorean. Politikaren eta zerbitzuen egitura zentralizatu bat proposatzen da, ia beti modu sektorialean pentsatua, arloka eta ez lurraldeka. Hori guztia mugikortasun erradial batez lagundua, non Iruñea beti zentroa den eta kanpora abiatzeko edota barreneko herrien artean mugitzeko derrigorrezko igarobidea den.
Gertakaria ez da Nafarroakoa soilik, mundu mailakoa baizik. Horrela, NBEren 2030 Agendak gure jendarteen hazkunde jasangarria planteatu du erronka, horrek lurraldearen kohesioa barne hartzen du: “Onartzen dugu hiri-ingurunearen kudeaketa eta garapena funtsezkoak direla gure herrien bizi kalitaterako. Tokiko agintari eta elkarteekin lan egingo dugu gure hiri eta herriak berritu eta planifikatzeko elkarte kohesioa eta pertsonen segurtasuna bultzatzeko... Joera eta aurreikuspen demografikoak kontuan hartuko ditugu gure landa eta hiri grapenezko estrategia eta politiketan” (2030 Agenda, 34. art.).
Arazoari benetan aurre egin nahi badiogu politika berriaren gakoetako bat litzateke toki administrazio egitura sendo bat eraikitzea, zentralismoari aurre egiteko gai izanen dena, lurraldearekiko erreferentzialtasuna azpimarratuko duena
Nire ustez, landa eremua berrindartzeko estrategia argi bat hartzeko tenorean gaude, Nafarroako lurralde orekaren eta kohesioaren oinarria izanen dena. Horrela behar luke izan, zarata alarmistatik haratago oraingo joera benetan irauli nahi bada. Ez da aski kezka handiko azalpenak botatzea, “erositako prezioan saldu daitezkeenak”, zeren eta bota orduko aurreko politika estrukturalekin jarraitzen baita, hain zuzen kritikatzen den egoerara eraman duten berberekin.
Arazoari benetan aurre egin nahi badiogu politika berriaren gakoetako bat litzateke toki administrazio egitura sendo bat eraikitzea, zentralismoari aurre egiteko gai izanen dena, lurraldearekiko erreferentzialtasuna azpimarratuko duena, landa eremuetako garapen ekonomikorako eta zerbitzuen hobekuntzarako oinarri gisa balioko duena. Horretarako beharrezkoa da tokiko planta berri bat ezartzea Nafarroan.
Helburua da udala bultzatzea politika garrantzitsuen eragile nagusi gisa eta modu egokian pentsatutako tokiko sare bat osatzea zonaldeak eraginkortasunez diseinatzeko. Planta berri bat tokiko erakundeen eskumenak bultzatzeko eta alorreko politikak lurraldeari begira planteatzeko. Halaber, udalak hobeki finantzatu behar dira -ez populazio kopuruaren arabera, baizik eta tokiko garapenaren helburuei begira- eta udalez gaindi batzeko zerbitzu eta eskumenak lurraldeari begirako erakundeetan antolatu, eskualdeetan alegia, gaur egun indarrean dauden arloka pentsatutakoen aurrean.
Lan horretan ari gara duela bi urte baino gehiagotik, Tokiko Administrazioaren Erreformaren prestaketarekin. Parte-hartze prozesua bukatu da dagoeneko eta proposamena Legebiltzarrera igortzeko unea hurbil da. Erabakiak hartzeko tenorea heldu da, bai eta, diskurtso alarmistatik haratago, alderdi politikoen aldetik eta gizarte erakundeen aldetik joerak aldatzeko eta desoreka eredu hau kohesionatuago batez ordezkatzeko apustu argi bat egin dela erakusteko ere, eta baliabide eraginkorrez egiteko.
Xabier Lasa Gorraiz
Nafarroako Tokiko Administrazio Zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]