Titanicen turistak eta Mediterraneoko migratzaileak: bizitzak ez du balio bera

  • Titanic itsasontzia ikustera joan ziren turistek itsasoan galduta jarraitzen dute. AEBek eta Kanadak sekulako operazioa jarri dute martxan haiek erreskatatzeko. Greziako uretan, ordea, gutxienez 80 errefuxiatu topatu dituzte hilda, eta gutxienez 500ek jarraitzen dute desagertuta.


2023ko ekainaren 22a - 07:30
Azken eguneraketa:12:52
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Titanic ikustera joan diren bost turisten itsaspekoak eta Greziako uretan 700 errefuxiaturekin hondoratu den itsasontziak erakutsi dute batzuen eta besteen "balioa". Turisten erreskaterako hegazkinak, barkuak, hornikuntza bereziak, eta abar erabili dituzte, AEBek eta Kanadak modu koordinatuan jarri dute martxan operazioa. Kontrara, Greziako uretan hondoratutako barkuaren kasuan, egoera bestelakoa da: 10:00etan eman zuten egoera larriaren berri eta gaueko 01:40 inguruan hasi ziren erreskate taldeak mugitzen.

Kostazainen jarrera ere ez da inolaz ere berdina. AEBetako kostazainak, John Maugerrek, turistak aurkitzea eta erreskatatzea “helburu nagusia” dela adierazi du. Aldiz, Greziako kostazainen esku-hartzea kolokan jarri du ikerketa batek. Kostazain zerbitzuaren esanetan, errefuxiatuak itsasontzian egon diren bitartean ez zuten arriskurik, eta beraiek eskainitako laguntza ukatu zuten. Nawal Soufi aktibista ontziko migratzaileekin kontaktuan egon zen, eta Italiari, Greziari eta Maltari egoera kritikoaren berri eman ziela azaldu du.


Kapitalismoaren basakeria kanaletik interesatuko zaizu...
Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”

Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak. Frakfurt saltxitxek bikoitza balio dute orain.


Tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek Portugalen

Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.


Gironan infiltratutako poliziaren amak ere parte hartu zuen muntaian

Infiltratuarekin harreman sentimentalak eraiki zituen herri mugimenduetako militanteak haren amarekin izandako tratuaren berri eman du. Bera ere emozio eta sentimenduetan oinarritutako antzerkiaren parte izan zela salatu du.


Materialismo histerikoa
Noren mende

Udako despiste informatiboan, berri batek erakarri du nire arreta, hauteskunde kanpainekiko adikzioaren ondorioz, Argentinako gorabeherei adi nabilenez. Argentinak yuanetan ordaindu omen dio NDFri, orain ordaintzea zegokion zorraren zati bat. “Zegokion” horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude