Anna Tsing: kapitalismoaren hondamendietako bizirauteak aztertzen dituen antropologoa

  • Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean utzitako arrastoen aro geologikoari– begiratzeko orduan, kapitalismoaren suntsiketei begira dabil Tsing, eta zehazkiago, gizakiok eragindako hondamendi horietan gizatiar ez diren bizidunek garaturiko dinamikei eta harremanei. "Natura berri" batean gaudela dio, eta eremu suntsitu biziberrituen atlasa osatzen dabil poliki-poliki. Baina argi izan dadila: aldaketarako eta ekintzarako tresna izatea nahi du. Jendeak ez dezala pentsa dena dela, bizia beti gailenduko zaiola hondamendiari. Ez dijoa hortik berea.

Antropologoa da eta begirada horretatik begiratzen dio biologiari; bizidun ez-gizatiarren unibertsoaren eta gizakion sistema globalaren arteko loturak agerian utzita.Drew Kelly

2025eko uztailaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Anna  Tsing antropologo amerikarraren hausnarketa berriz ere gurera heldu zaigu Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantsesera itzuli berri duelako Seuil argitaletxeak. Kapitalismoak eta kolonialismoak suntsituriko eremuei begira jarri eta bertan, gizakion kontroletik eta esku-sartzetik aparte, garaturiko bizia –"Natura berria"– xeheki begiztatzen, aztertzen, teorizatzen eta kartografiatzen dabil 73 urteko ikerlea. 

2015ean plazaratu zuen The Mushroom at the End of the World: On the Possibility of Life in Capitalist Ruins (Perretxikoa munduaren amaieran: hondamendi kapitalistetan bizitzeko aukeraz) saiakera frantsesera eta gaztelerara itzulirik, arrakasta handia ezagutu zuen Atlantikoaren alde honetan. Bi hitzez, lan horrek Matsutake edo onddo pinua du hizpide, zehazki, gizakiak suntsitutako espazioetan garatzeko gaitasuna duelako –pentsa, Hiroshimako bonba nuklearraren ondotik bertan agerturiko lehen biziduna izan zen–. Lurzorua ezin pobreagoa izan eta orduan haziko da perretxiko hori. Demagun, deforestazioak eta monokulturak pobreturik Oregoneko oihanak badira onddo horrentzako gune ezin hobeak. Liburuan, bertako antolaketa mikroskopioari begira jartzen da, baina testuinguru global eta mundializatuan jarrita errizoma multzoa: Japonian luxuzko jaki gisa kontsideraturik, merkatuko onddo garestienetarikoak dira; eta mundua nola doan, Asia hego-ekialdetik etorritako migratzaile txiroak dabiltza Oregoneko oihanetan, baldintza kaskarretan onddoketan, ondotik Japoniako gastronomiaz guti dakiten erosle dirudunei salduta dirutza biltzeko. Antropologoa da Tsing eta ikuspegi horretatik mintzo zaigu biologiaz eta ekonomiaz. Funtsean, bi aldeak batzeko aldarria bada segur aski Tsingen ekarpen esanguratsuenetarikoa: "Badu denbora gehiegi mundu naturala gizakiok egiten dugunetik bereizi dugula. Arreta forma berri bat behar dugu, gizakion historia eta bizitza ez-gizatiarrak nahastekatzen  diren guneei so egiteko gisan". 

Matsutakeez idatzitako liburua irakurri eta plazatik sentituriko baikortasun eta esperantza tonuak "kezkatu" zuela aitortzen du, eta kezka horren eragina ere bada Jennifer Deger, Alder Keleman Saxena eta Feifei Zhourekin batera idatzitako Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria liburua: "Neure buruari galdetu nion nola erakarri arreta basakeriaren istoriorik ilunenetara, beldurrik gabe baina hartaz kezkatzera gonbidatzeko. Proiektu osoa galdera horri erantzuteko saiakera bat da, Lurreko harreman ekologikoez beste modu batera interesatzera eta konprometitzera eramateko asmoz", irakurri dezakegu Reporterre komunikabideari eskainitako elkarrizketan. Berez, esperantza atxiki behar baldin bada ere ez duelako nahi esperantzak ekintza-ezarekin errimatzea. "Ura, airea eta elikagai osasungarriak izatea berez doala uste duen mundu batean bizi gara. Baina hau guztia ez doa berez horrela, eta lokalki gero eta gehiago suntsitzen ditugu posibilitate-baldintzak. Kasu honetan ere, Donna Harawayri [filosofo amerikarra] hartzen diodan ideia zera da: eragin ditugun gauza beldurgarriak gertutik begiratzera behartu behar dugula uste dut, eta hondamendia kontenplatzera ohitu behar dugula".

“Natura berria” hor dugu

"Natura berria" deitzen dio sistema kapitalistaren eraginez bestelakoturiko ingurune naturalari, edo bestela erranda, suntsiketaz suntsiketa –"patch" edo adabaki deitzen dituenak– bakoitzean garatzen den bizitza berriari. Dioenaz, antropozenoaren aro geologikoari bestela begiratzeko aukera dakar hondamendien behaketa horrek. "Banaka hartuta, mikrohondamendi horiek oharkabean pasa daitezke. Baina kartografiatuz gero, kapitalismoaren eragin kaltegarrien geografia bat lortzen da eta Natura berria bihurtu zaigun mundu ezezagun bat daukagu begien aitzinean". Adibide andana dakartza liburuak: fauna ala flora desagerpenak, kutsadurak, erradiazioak, eritasunak... Esklaboak metaturik zituzten ontzietan agerturiko mustika edo eltxoak aipatzen ditu, gaur egun dengea, zika edo sukar horia eritasunak zabaltzen dabiltzanen arbasoak izan zirenak. Plantazioetako intsektuak jateko, XX. mende hastapenean nahitara Australiara sarrarazitako Rhinella marina apoak ere aipagai ditu, finean, zapaburuak ere jaten hasi izanak desoreka handiak dakarzkielako. Merkataritzako ontzi batek Ktenoforo medusa Itsaso Beltzera nahigabean sarrarazi izanak eta arrantza industriak zein laborantzarako produktu toxikoen isurketek lekuko arrainak ahuldu izanak bihurtu dituzte medusak lekuko nagusi.

Finean, kapitalismoaren kalteak kartografiatu eta Natura berri horren aurkezpen bat da liburua, lantalde zabalago baten baitan osatzen dabilen Feral Atlas atlasaren lagin bat. Tsingen erranetan, "munduari ikuspegi erradikalki ezberdin batetatik begiratzeko behar gorria daukagu", batetik, gizakion eta ez-gizatiarren arteko loturak garatzeko, eta bestetik, ez-gizatiarrok izan dezaketelako aitzina egiteko giltza, elkarren artean garaturiko aliantzen bidez, adibidez. Fatalitatetik eta ekintza-ezatik urrun geratzeko balio dio bide horrek: "Patch-en eskalan jardun daiteke eta erantzukizunak identifika daitezke, eta horrek balio digu fenomeno globalen aurrean inpotente sentitu beharrean".

Dekoloniala eta feminista

Ikuspegi dekolonialetik begiratzen dio dagokigun aro geologikoari, abiapuntua Industria Iraultzan eman beharrean, europarron kolonizazioan jarrita: "Orduan hasi ziren suntsiketa eta nahasmendu handiak, herrien eta haien lurren menderakuntzekin. Plantazioen adibidea jasotzen du liburuak". Kontziente da Mendebaldeko zientziak eta jakintza unibertsitarioak historia kolonialaren baitan garatutakoak direla eta hori deseraikitzeko kontzientziatik osatu dute liburua, bestelako jakintza, ikuspegi, bizipen eta lekukotasunak integratuta. Dioenez, "analisiarako ikuspuntu eta kontakizun aniztasun hori aintzat hartzea bada zientzietako planteamendu feministen ezaugarri ere. Metodo bakar bat aplikatu beharrean, inplikatutako pertsona eta inguruneekin lan sozial eta kulturala eginda abiatzen zara".

Agian apokaliptikoegia izateagatik barkatu zaio behin baino gehiagotan Philosophie Magazine-ko kazetariari, baina berez, antropologoaren begiradak jarduteko bultzada ere badakar; dioen gisara, "antropologia badelako bizimoldeez eta bizimolde alternatiboez gehien interesatzen diren diziplinen artean. Hortik, etorkizuna izan daitekeena irudikatzeko bidea ere bada eta inportantzia handia du horrek gaur egun". 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kapitalismoaren basakeria
Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria “berdea”

Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


Teknologia
Kapitalismo xurgatzailea

Ez dakit beste espezie batzuetan kapitalismoa bezalako sistemarik existitzen den. Sistema honetan, gure espezieko pertsona batzuen bizi indarra beste batzuen bizitzak sostengatzera bideratzen da. Kapitalismoan pentsatzen dudanean, Dragoi Bolako Freezer-en eztena datorkit burura,... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Trantsizio ekologikoaren izenean, bere ingurumena sakrifikatzen dabil Indonesia

Indonesiako hiriburu Jakartaren itsasoratzeari aurre egiteko eta jakartarrek nozituriko kutsadura arazoari erantzuteko, hiri erraldoi bat zerotik eraikitzen dabiltza, Borneo oihan zabalean. Lekualdatzeak bideratu eta hiriburu berria bilakatuko da Nusantara izeneko sortu berria... [+]


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”

Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak. Frakfurt saltxitxek bikoitza balio dute orain.


Tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek Portugalen

Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.


Gironan infiltratutako poliziaren amak ere parte hartu zuen muntaian

Infiltratuarekin harreman sentimentalak eraiki zituen herri mugimenduetako militanteak haren amarekin izandako tratuaren berri eman du. Bera ere emozio eta sentimenduetan oinarritutako antzerkiaren parte izan zela salatu du.


Materialismo histerikoa
Noren mende

Udako despiste informatiboan, berri batek erakarri du nire arreta, hauteskunde kanpainekiko adikzioaren ondorioz, Argentinako gorabeherei adi nabilenez. Argentinak yuanetan ordaindu omen dio NDFri, orain ordaintzea zegokion zorraren zati bat. “Zegokion” horrek... [+]


Titanicen turistak eta Mediterraneoko migratzaileak: bizitzak ez du balio bera

Titanic itsasontzia ikustera joan ziren turistek itsasoan galduta jarraitzen dute. AEBek eta Kanadak sekulako operazioa jarri dute martxan haiek erreskatatzeko. Greziako uretan, ordea, gutxienez 80 errefuxiatu topatu dituzte hilda, eta gutxienez 500ek jarraitzen dute desagertuta.


Teknologia
Kuantifikazio baztertzailea

Aurrera egitea hobekuntzarekin lotzen dugu. Hobetu, gauza asko hobetu ditzakegu: gure zoriontasuna, osasuna, boterea, ezagutza.... Hobekuntza guztiak ezin dira erraz objektibatu, ezta behin objektibatuta neurketak lortu, eta noski, neurtu ezin dena ezin da alderatu, alderatu... [+]


Eguneraketa berriak daude