‘Time’ aldizkariak azala eman dio emakume transgenero aktore ezagun bati

  • AEBetako Time astekariak azalera ekarri du han ezaguna den Laverne Cox aktorea. Ez da ordea horregatik albiste azala, aktorea transgeneroa delako baizik.


2014ko maiatzaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Laverne Cox aktore transgeneroa 'Time'-ko azalean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

The Guardian egunkariak argitaratu duenez, transgeneroaren alde borrokan aritzen diren herritarren presioaren ondorena da azala, kritikak jaso baititu Time aldizkariak.

Agerkari horrek, urtero, munduko 100 pertsona esanguratsuenen zerrenda egiten du. Apirilean erakutsi zuen zerrenda eta Laverne Cox aktorea ez zen ageri. Zerrenda agertu baino lehen Timen webgunean babes mezu ugari jaso zuen aktoreak. 100 horietan agertu ez zela ikusita, sare sozialetan kanpaina egin zuten jarraitzaileek.

Azalean, Orange is the Black telebista saioan Sophia Burseten rola betetzen duen aktorearen gorputz osoko irudia agertzen da eta honako izenburua dakar: "Transgeneroa, inflexio puntua. Amerikaren hurrengo giza eskubideen frontea".


LGBTI kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.