Tenperatura errekor berria uztaileko lehen astean eta etorkizun kezkagarria, NBEren azken datuen arabera

  • Inoiz erregistraturiko ekainik beroenaren ostean, uztaileko lehenengo asteak errekor berria gainditu du: planetan inoiz erregistratu den tenperatura altuena. El Niño fenomenoak okerrera egingo duela eta planeta eremu ezezagun eta kezkagarrian sartu dela ohartarazi du NBEk. Iazko udan 61.000 lagunetik gora hil zen beroak jota.

Aldaketa klimatikoa "kontrolik gabe" dagoela ohartarazi du NBEk. Argazkia: Public Domain Pictures

2023ko uztailaren 11n - 10:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errekorrak bata bestearen atzetik, planeta modu kezkagarrian ari da berotzen, eta hala berretsi dute Munduko Meteorologia Erakundearen azken datuek. Etorkizuneko joera, gainera, hori izango dela aurreikusten da. “Tenperatura errekorrak ikusten ari gara, eta inpaktu potentzialki suntsitzaileak ditu horrek ekosistemetan eta ingurumenean, baita nekazaritzan eta arrantzan ere”, diote Nazio Batuen Erakundetik. “Eremu ezezagunean gaude eta El Niño garatu ahala errekor gehiago aurreikus ditzakegu; inpaktuak 2024ra arte luzatuko dira”.

Aldaketa klimatikoa, “kontrola galduta”

Lehorteak, ekaitz indartsuak eta bero boladak ikusi ditugu besteren artean azkenaldian Euskal Herrian, eta munduko beste hainbat txokotan tenperatura igoerak ondorio latzak utzi ditu hainbatetan. Aldaketa klimatikoa "kontrolik gabe" dagoela ohartarazi du António Guterres NBEko idazkari nagusiak.

Planetarentzat albiste kezkagarriak dira, Munduko Metereologia Erakundeak baieztatu duenez: “Ez gara soilik lurrazaleko tenperaturaz ari, ozeanoak ere berotzen eta energia xurgatzen ari dira, ehunka urte bertan emango du energiak; horrek atmosferan eta mundu osoan dauden izotz egituretan eragina du”.

61.000 hildako baino gehiago

Astelehen honetan, ikerketa argitaratu du Nature Medicine aldizkariak: 2022ko udan 61.000 herritar baino gehiago hil ziren, beroaren eraginez. Gehienak 80 urtetik gorako pertsonak ziren, eta hildakoen %63, emakumeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude