Tartarkar.eus sortu da, Leitzan autoa partekatzeko plataforma

  • “Gastuak partekatu, bidelagun berriak egin eta aztarna ekologikoa gutxitzeko” helburuekin jarri dute martxan webgunea eta Leitzara edo Leitzatik autoan bidaiatuko duen edonork erabiltzeko aukera du.


2016ko ekainaren 24an - 12:14

Erregistratu, ezizena eskuratu eta bidaia argitaratu besterik ez da egin behar autoa partekatu nahi bada, Leitzara doazen edo Leitzatik irteten diren bidaietan. Horretarako aukera ematen du abian jarri den tartarkar.eus plataformak.

Garraio publikoak eskaintzen dituen aukera eskasei aurre egiteko sortutako ekimena da Tartarkar, Leitzako Udalak 2014an antolaturiko parte-hartze prozesuaren ondorioz sortua. LeitzEKO Kontsumo Taldeak bideratu du proiektua eta haren printzipioekin bat egitea izan da helburua. Hots, gaur egungo garraio-ohituren inguruan hausnartzea: “mugikortasunaren indibidualizazioaren, herri barreneko kotxearen erabilpenaren eta garraio-mota ezberdinek eragiten duten energia-kontsumoaren” inguruan, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikortasuna
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude