Grezian milaka lagunek beren etxeak utzi behar izan dituzte, sutea Atenas hiriburuko iparraldeko auzunetara heltzear dela. Herrialdeak azken hamarkadetan pairatu duen bero bolada larriena da.
Suhiltzaile greziarrak herrialde osoan sakabanatutako 81 suteri aurre egiten ari dira, 47ºC-ko tenperaturen erdian, Al Jazeera hedabideak informatu duenez.
Atenasko suhiltzaileek salatu dute, gaindituta egoteaz gain, asteazken gauetik ez dietela ez urik ez janaririk eramaten suteen lekuetara. Etxerik gabeko pertsonei jana ematen dien 'O alos anthropos' sarea suhiltzaileei janaria eramaten hasi da, herrialdean bizi den Hibai Arbide kazetariak jakinarazi duenez.
Bestalde, Turkian 16.000 lagun ebakuatu dituzte, suteak direla eta, Democracy Now hedabideak jaso duenez. Mugla herria, adibidez, osorik hustu dute suteak ikatzez funtzionatzen duen Kemerköy elektrizitate plantara heltzear direla.
Abuztuaren 9tik 15era egin dute deialdia Alemaniako udalerrian, erregai fosilen aurka.
420,99 zati milioiko CO2 erregistratu dute atmosferan, planetaren berotze efektuak hartu duen joera arriskutsuan errekor berria ezarriz. Iraultza industrialaren eta erregai fosilen aurretik, 6.000 milioi urtez 280 zati milioiko CO2 maila mantendu du planetak.
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok... [+]
Pirinoetako Lan Elkarteak egindako ikerlan baten arabera, mendikateko glaziarren erdia galdu da 1983tik, tenperaturaren batez bestekoa 1,6 gradu beroagoa da eta duela hamarkada batzuk baino %8 euri gutxiago egiten du orain. Datu kezkagarri horien aurrean, Klima Aldaketaren... [+]
Lurraren tenperatura 62 gradura eta airearena 50era iritsi da azken egunotan Indian eta Pakistanen, astebetez baino gehiago luzatzen ari den bero-olatuan.