Suteak egoteko muturreko arriskua EAEn eta Nafarroan

  • Nafarroako Gobernuak Suteen Aurkako Larrialdi Plana aktibatua du eta Jaurlaritzak alerta horia Araban. Tenperatura oso altuak espero dira eta ondorioz, sute arrisku goria, Espainiako metereologia agentziaren mapak uztailaren 12rako erakusten duenez (irudian). Herritarrei bero kolpearen aurrean hartu beharreko neurriak gomendatu dizkiete erakunde publikoek, eta Nafarroan nekazariei motordun makinaria handiak erabiltzea galerazi diete.


2022ko uztailaren 12an - 07:59

Nafarroako Gobernuak uztailaren 11n arratsaldeko 15:00etan aktibatu du Suteen Aurkako Larrialdi Plana 1. Mailan. Izan ere, aste honetan tenperatura oso altuak espero dira eta Espainiako metereologia agentziak egin duen aurreikuspenean sute arrisku goria ageri da Nafarroan, baita EAEn ere. Larrialdi Plana 1. Mailan aktibatuta egoteak esan nahi du Nafarroako Gobernuak adi dituela suteari aurre egiteko bere baliabide guztiak (2. Mailara igarotzean eskatzen dira beste lurraldeen baliabideak).

Jaurlaritzak, berriz, alerta horia aktibatua du tenperatura altuengatik eta basoko suteengatik Araba erdialdean eta hegoaldean, eta asteazkenean Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean. Asteazkenean alerta laranja aktibatuko du Araba erdialdean eta hegoaldean. Uztailaren 11n Araban bi sute piztu dira, 140 hektareatik gora erre dituztenak.

Nekazarien eta basoko lan motordunak etenda Nafarroan

Nafarroan tenperatura altuen alerta horia deituta dagoen lurraldeetan, ezin da nekazaritzako eta basogintzako motordun makinariarik erabili arratsaldez, 14:00etatik 18:00etara, makina hauek arriskua baitute sua eragiteko txisparen bat piztekoa. Makinaria horien artean daude uzta jasotzekoak, uzta paketatzekoak, lasto xehetzaileak, exkabadorak eta abar.

Tenperaturen alerta laranja edo gorria den Nafarroako eremuetan, berriz, egun osoan dago debekatua motordun makinaria handia erabiltzea. Hemen ikus daiteke alerten mapa. Honen arabera, Nafarroa ia osoa laranjaz ageri da, baita Araba Errioxa ere. Eta horiz ageri dira Arabaren gainerako lurraldea eta Bizkaiko hegoaldea.

Nafarroako Gobernuak sasiak sutzea ere debekatu du, irailaren 30 arte, suteen beldur.

Bero kolpearen aurrean zer egin, herritarrentzat aholkuak

Tuteran 40 graduak harrapatzea espero da gaur, eta Lizarrak eta Iruñean 38. Herritarrentzat aholku hauek zabaldu dituzte erakunde publikoek: ura edatea egarririk izan gabe ere, kirolik eta gehiegizko ariketa fisikorik ez egitea batez ere 12:00etatik 17:00etara, eguzkitan ez jartzea lanean ari bazara, edo 65 urtetik gorakoa edo 4 urtez beherakoa bazara, edo haurdun bazaude, edo gaitz kronikorik baduzu, etxeko pertsianak itxita izatea eta tenperatura freskoenak diren orduetan aireztatzea, arropa arina eta kolore argikoa janztea, ahal dela etxean egotea bero gehien diren orduetan eta atera behar izatekotan burua estaltzea, eta bizidunik ez aparkatutako kotxean uztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suteak
Pirozenoa: Su Aroan murgiltzen ari gara

Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


Suteen arrisku "oso altua" dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


Eguneraketa berriak daude