Australia alde guztietatik kiskali duten sute handien uberan, bestelako hondamendiak ugaritu dira kontinente hartan eta tartean hauts-ekaitz erraldoi bat jasan dute Hego Gale Berrian, herritarrek sare sozialen bitartez zabaldutako irudietan ageri denez.
Meteorologia zerbitzuek astebururako Australiako zenbait lekutan ekaitz arrisku handiaz ohartarazten bazuten (eta asmatu ere bai, leku batzuetan txingor oso lodia egin baitu), Hego Gales Berriko herritarrek hauts-ekaitz handi batekin egin dute topo. Historiako beroaldi handienetako bat nozitzen duen Australian ez dira ezezagunak basamortuko hondarrez osatutako hauts-ekaitzok, baina azken hilabeteotako suteek bazterrak soildu dituztenez oraingoa bereziki deigarria suertatu da, The Guardianek zabaldutako irudiok –droneetatik hartuak– erakusten dutenez:
Australiako suteek ekarri behar dituzten ondorioez ari zirela, hainbat adituk oroitarazten zituen hauts edo hondarrez osatutako ekaitzak, 1920ko hamarkadan AEBetako landa eremu zabalak kaltetu zituztenak, Txinak tarteka sufritzen dituenak edo Australian bertan 2009an nozitu zutena. Arrazoi zutela erakutsi nahi dute orain elementuek. ABC katean kazetari ari den Luxy Thackaryk sare sozialetatik zabaldu du berak autotik ikusitakoa:
Nyngan‘s Grace Behsman took this video of a huge dust storm rolling in as they approached town. Watch til end - scary moment when the storm overtakes and everything goes black. The dust storm has swept the west & is encroaching Dubbo. Remember: not everyone’s celebrating rain 😔 pic.twitter.com/5VMLrFbrrT
— Lucy Thackray (@LucyThack) January 19, 2020
Herritarrek ere zabaldu dituzte ia orduko 100 kilometroko abiadurako haizeek bultzata ekairritako hauts-ekaitzak egun argia nola gau bihurtzen duen erakusten duten irudiak:
— Jason Herbig (@jason_herbig) January 19, 2020
Glad I spent all weekend cleaning. This weather is really testing us! @abcnews pic.twitter.com/q4tRb82xCP
— Jen Browning (@jen_browning) January 19, 2020
Mammoth wall of dust rolls towards residents in New South Wales, Australia. https://t.co/MlfiRLh6SV pic.twitter.com/WUdcAcRTJg
— ABC News (@ABC) January 20, 2020
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen laguntza taldea, herritarrak oso eskertuta daude", azaldu du Metropoli Forala... [+]