Sukar Horia kolektibo ekologista aurkeztu dute

  • Muskizen, Petronor findegiaren inguruetan eman du bere burua ezagutzera kolektibo eratu berriak. Aurkezpen agerraldia baliatu dute urtarrilaren 30eko grebara dei egiteko.

(Argazkia: Sukar Horia)

2020ko urtarrilaren 21ean - 14:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astearte goizean egin du aurkezpen agerraldia Sukar Horia taldeak. Hasieratik zehaztu dute beren helburua: krisi ekologikoa eta klima larrialdia lantzea, ikuspegi globaletik. Aurreratu dutenez, “krisi ekologikoaren inguruko kontzeintzia zabaltzea” eta “alternatibak proposatzea” bilatzen dute.

Lur planetak bizi duen egoera larriaz arduratuta agertu dira: “Mundu osoko zientzialari eta adituek gero eta agerikoagoa dena berresten dute: Lur planetako baliabideak agortzen ari dira, eta gizakion interbentzioaren ondorioz klima inoiz baino arinago aldatzen ari da, datozen hamarkadetan bizitzaren erreprodukzioa, orain arte ezagutu dugun moduan behintzat, arriskuan jarriz”. Egoera horren aurrean elite politiko eta ekonomikoak Madrilen antolatutako goi bileran agertutako “arduragabekeria” gaitzetsi dute.

Testuingurua hori izanik, prentsaurrekoa egiteko tokia estrategikoki aukeratu dute: “Euskal Herriko enpresa kutsatzaileena den eta EAEko CO2 isurien %11ren erantzulea den Petronor”. Hala bada, aurkezpen hutsetik harago, salaketa egiteko ere baliatu dute agerraldia, eta exijentziei ere eskaini diete tartea: “Eusko Jaurlaritzak darabilen hitz ponpoxoetatik haratago, politika publiko zehatz eta eraginkorrak martxan jartzea beharrezkoa dela deritzogu, jendartearen mobilizazioa aktibatuz eta instituzio ezberdinei presioa eginez, justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekologiko baten alde”.

Grebara deia

Borrokarako grina eta bizipoza aldarrikatu ditu elkarte sortu berriak, eta nabarmen da batetik zein bestetik osasuntsu dabiltzala. Izan ere, ezagutzera ematearekin bat batu dira urtarrilaren 30eko grebara, “ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko dituen gizarte eredu baterantz aurrerapausoa izango delakoan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!