Hezkuntzako 1.800 profesionalek suizidioaren prebentziorako prestakuntza jasoko dute

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu du ekimena aste honetan zehar, BECen, Barakaldon. 900 ikastetxetako ordezkariak izango dira eta zortzi orduko formakuntza jasoko dute. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak nabarmendu du ikasleen ongizate emozionala "zaintzea" garrantzitsua dela. Helburua da ikastetxeak elkarbizitza segururako gune bihurtzea.


2023ko martxoaren 28an - 11:09
Azken eguneraketa: 17:19
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea ekimenari hasiera ematen asteartean. Argazkia: Eurko Jaurlaritza.

Hezkuntzako 1.800 profesionalek suizidioaren prebentziorako prestakuntza jasoko dute Hezkuntza Sailak antolatuta aste honetan zehar. Barakaldon egingo dute, BECen. Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Helduen Hezkuntza ematen duten 900 ikastetxetako ordezkariak izango dira. Asteartean izan da lehen saioa, eta parte hartzaileek zortzi orduko formakuntza jasoko dute.

Osasun publikoko arazo bat den heinean, suizidioa Eusko Jaurlaritzaren osasun eta hezkuntza politiken "lehentasuna" ere badela nabarmendu du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Era berean, ikasleen ongizate emozionala "zaintzen eta sustatzen" duen eskola eraikitzearen garrantzia azpimarratu du: "Beharrezkoa da bizikidetzarako heztea, gaitasun emozionala landuz, elkarrizketa bidezko ikaskuntza bultzatuz eta zaintzaren pedagogia sustatuz".

Beraz, helburua da hezkuntza arloko profesionalei prestakuntza ematea, beren buruaz beste egiteko arriskuan dauden gazteak detektatzeko "ezagutza espezifikoa" eskura dezaten, hezkuntza arloan babes neurriak ezarriz erantzun dezaten eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzen jakin dezaten.

Jarduerak Araba eta Gipuzkoako ikastetxeetako ordezkariak batuko ditu, publiko zein itunpekoetakoak, martxoaren 27 eta 28an; 30 eta 31n, berriz, Bizkaiko profesionalen txanda izango da.

Bizikasi ekimena

Suizidioaren prebentzioko prestakuntza jarduera Hezkuntza eta Osasun Sailek osatutako eta iazko urrian aurkeztutako estrategiaren baitan kokatzen da, Hezkuntza-eremuan Jokabide Suizidaren Prebentzioa, Esku-hartzea eta Posbentzioa egiteko Estrategian izenburupean. 2017tik ari dira Bizikasi ekimenarekin.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, helburua da ikastetxeak elkarbizitza segururako gune bihurtzea eta jazarpen egoeren aurrean tolerantziarik izango ez duten gune izaten laguntzea. Oro har, ikasleen artean suizidioa prebenitzeko programetan ikaskuntza sozioemozionaleko jarduerak sartzen dira, hala nola erregulazio emozionala, arazoak konpontzeko eta aurre egiteko trebetasuna, erabakiak hartzea, bizikidetza positiboa, bullyingaren prebentzioa eta osasunerako hezkuntza.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suizidioa
Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Zer egin eta zer ez, norbaitek esaten badizu suizidatu nahi duela

Lagundu nahi eta kontrakoa eragin dezakegu, ez badakigu gestionatzen zer esan eta egin, gertuko norbaitek aitortzen digunean egoerak gain hartu diola eta bere buruaz beste egingo duela. Jarraibide erraz batzuk eman ditu Pablo R. Coca psikologoak, hain egoera konplexuari aurre... [+]


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Suizidio arriskuagatik 613 protokolo aktibatu dituzte EAEko ikastetxeetan

Eskolan suizidioa prebenitu eta esku hartzeko protokoloa 613 aldiz abiatu dute EAEn, protokoloa martxan jarri den lehen ikasturtean. Bai irakasleak, bai ikasleak gaian trebatzea da helburua, buruko osasun arazoak ikasleen artean ere arazo larri bihurtu diren garaiotan.


Suizidioaz egoki informatzeak bizitzak salba ditzake

Suizidioaz informatzeak lagundu diezaieke pentsamendu suizida duten pertsonei, baina horretarako egoki informatzea funtsezkoa da, tabu honen inguruan dauden uste okerrak, estereotipoak eta sentsazionalismoa saihestuz, eta arrisku faktoreak, prebentzio neurriak eta dauden... [+]


Eguneraketa berriak daude