Su Ta Gar, Belako, Porrotx, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira Illunben, ‘Izan Bidea’ jaialdian

  • Urriaren 8an izango da jaialdia Illunben, manifestazio eta ekitaldi politiko baten ostean.


2022ko maiatzaren 13an - 11:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Datorren urriaren 8an, Sarek jaialdia antolatuko du Donostiako Illunben, Izan Bidea dinamikari amaiera emateko. Eguna hasteko, 11:00etan, Izan Bidea dinamikako azken kilometroak egingo dituzte Bulebarrean, eta horren ostean, 12:00etan, manifestazioa egingo dute, Pio XII-tik. Ondoren, 13:00etan, ekitaldi politikoa eta jaialdiaren sarrera egingo dute, eta jaialdia bera 15:30ean hasiko da.

Musika talde eta bestelako asko eramango ditu Sarek Illunbera: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Liher, Zea Mays, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare plataforma
Eguneraketa berriak daude