2020ko apirilaren 22an plazaratu zen Borondate politikoa presoen osasunaren eta bizitzaren zerbitzuan izeneko manifestua, #SOSpresoakcovid19 goiburukoa, lau entitatek elkar hartuta sinatu zutena: Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarra. Ordutik hona ekimen batzuk egin dira presoek koronabirus garai hauetan bizi duten egoera ikusgai jartzeko. Agiriak nabarmentzen duenez, osasun larrialdi honetan lehentasuna eman behar zaie presoen giza eskubideei eta eskubide orokorrei, pandemiaren hasieratik Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Batzordeak adierazi zutenaren ildotik.
"Presoak ziegetan bakartzea ia egun osoan, irteerak etetea, familiakoen bisitak eta jarduerak bertan behera uztea...; neurri horiek, presoen osasuna babesteko nahikoak ez izatez gain, haien eskubideak urratzen dituzte"
Testu hau izenpetzen dugun guztion iritziz pertsona ororen bizitza eta osasuna errespetatu beharra dago, preso egon zein ez, eta hori beste edozein gairen gainetik jarri; horregatik adierazi nahi dugu publikoki gure atxikimendua #SOSPresoakCovid19 agiriari. COVID-19aren pandemiaren hasieratik, irizpide sozialek eragin desberdinak ekarri dituzte. Dudarik gabe, presoak dira kolektibo ahulenetako bat egoera honetan. Alde batetik, espetxeak COVID-19aren kutsapen nabarmeneko zentroak dira, konfinamendu zentroak direlako, eta, kasu askotan, preso gehiegi daudelako haietako gehienetan; bestetik, mezu nagusia #nietxeangeratukonaiz den garai honetan, itxialdia bikoitza da etxe hori kartzela denean, presoen oinarrizko eskubideen kontrakoa da eta, finean, konfinamendu masiboaren irizpidea hain zorrotza bihurtzen da ezen bateraezina baita askatasuna kentzen duen zigor bat betetzearekin eta, are gehiago, presoen beraien osasunaren aurkakoa ere izan daiteke.
Esandako guztiagatik, kartzelak toki kalteberak dira kutsapenari begira, eta, horrez gain, kontu handiz ibili behar da bertan eskubideak mugatzeari dagokionez. Halere, orain arte Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak hartu dituen neurriak horretara bideratu dira gehienbat: presoak ziegetan bakartzea ia egun osoan, irteerak etetea, familiakoen bisitak eta jarduerak bertan behera uztea...; neurri horiek, presoen osasuna babesteko nahikoak ez izatez gain, haien eskubideak urratzen dituzte zeharo. Horrexegatik, beharrezkoa da oraindik Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak erabakiak hartu eta abian jartzea, gaixotasuna bolada baterako gure artean izango dugula kontuan hartuta, baina betiere presoen eskubideak
"Espetxeetako bizilagunen kopurua murriztu, askatasuna kentzeko zigorrei alternatibak bilatu eta zuzenean kartzelatik atera zigor laburrak dituzten presoak edo arrisku txikiko profilak dituztenak, bai eta birusaren aurrean bereziki zaurgarriak direnak ere"
-dagoeneko hain murriztuak- errespetatuko dituzten neurriak ezartzeko, edo, zentzu zabalagoan ulertuta, giza eskubideak errespetatuko dituztenak. Urgentea da pandemiari aurre egiteko egiazko neurri erreal eta eraginkorrak ezartzen hastea, helburu hauekin: espetxeetako bizilagunen kopurua murriztu, askatasuna kentzeko zigorrei alternatibak bilatu eta zuzenean kartzelatik atera zigor laburrak dituzten presoak edo arrisku txikiko profilak dituztenak, bai eta birusaren aurrean bereziki zaurgarriak direnak ere (65 urtez gorakoak, gaixorik daudenak, haurdun dauden emakumeak eta kartzelan beraiekin seme-alabak dituztenak...). Hau da, #SOSpresoakcovid19 agirian eskatzen denarekin eta Europako osasunaren eta giza eskubideen arloko goi-agintarien gomendioekin bat datozen neurriak. Horrez gain, Nafarroaren kasuan, zehazki, bat gatoz eskatzearekin preso dauden guztiek zigorra erroturik dauden tokian bete dezatela, halaxe baitago ezarrita Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrean, eta, horretarako, urgentea da horiek Nafarroara ekartzea osasun krisi honetan.
Amaitzeko, etorkizunari begiratuz, dei egiten dugu pandemia egoera berri hau eta populazioaren konfinamendu masiboa aukera bat izan daitezen gogoeta egiteko zigor sistemarako eta espetxe politikarako bide berriez, guztiaren gainetik osasuna, bizitza eta duintasuna jarriko dituzten ereduen bila.
**Iritzi artikulua sinatzen dute:
Mikel Armendariaz Barrenechea. Abokatua eta Iruñeko Abokatuen Elkargoko Espetxeetako Orientabide Juridikoaren Zerbitzuko koordinatzailea izandakoa Iruñeko espetxean
Jone Galarza Larraioz. Justiziako langilea
Fernando Armendariz Arbizu. Giza eskubideen aldeko ekintzailea
Paz Francés Lecumberri. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Penaleko irakaslea
Izaskun Garzaron Zudaire. Nafarroako Gobernuko langilea
Enrique Villareal “El Drogas”. Musikaria
Patricia Amigot Leache. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakaslea
Mikel Urra Nuin. Nafarroako Ospitaleguneko medikua
Oinatz Bengoetxea Berasategi. Pilotari profesionala
Hedoi Etxarte Moreno. Idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]