SOS Arrazakeriak Gasteizko alkatea “persona non grata” izendatzeko eskatu du

  • Javier Maroto Gasteizko alkateak magrebtarren kontra egindako adierazpenek “muga onartezinak” gainditu dituztela salatu du SOS Arrazakeriak. GKEak astelehenean iragarri du Maroto persona non grata izendatzeko ekimen bat aurkeztuko duela Udalean, barkamena publikoki eskatzen ez badu.


2014ko abuztuaren 12an - 07:00
Fede Garcia, SOS Arrazakeriako bozeramailea (argazkia: EFE)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fede Garcia SOS Arrazakeriako bozeramaileak oposizioari (EAJ, PSE eta Bildu) eskua luzatu dio ekimenarekin bat egiteko eta alkatea persona non grata izendatzeko. Era berean, gainontzeko alderdiei eskatu die Arabako Fiskaltzan Ongi Etorri plataformarekin batera aurkeztutako salaketarekin ere bat egiteko.

SOS Arrazakeriaren ustez Marotok delitua egin zuen magrebtarrak “gizarte laguntzetatik bizi direla” esatean. Alkatearen hitzek “gorrotoa bultzatu” eta “pertsonen duintasuna urratzen” dutela diote. Irtenbide bakarra alkateak “oker jokatu duela onartzea” dela adierazi dute

Hirugarren aukera bezala, GKEak hainbat legebiltzar-talderi proposatuko die izapideak hasteko Legebiltzarrak berak Maroto gaitzesteko. EAEn inork ez du persona non grata izendapena gaur egun.


Irakurri gehiago: Arrazakeria Gizartea Diskriminazioa
Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.