15-16 urteko mutil talde batek eraso matxistak eta faxistak gauzatu zituen igandean Sopelako txosnagunean. Ondorioz, antolatzaileek eta musikariek egitaraua bertan behera uztea eta txosnak ixtea erabaki zuten. Sopelako Sugarri neska* gazteen talde feministak, eta Virgin Mary DJ Set eta Labana musika taldeek irakurketa plazaratu dute, gertakariak azalduz eta erasoak salatuz.
Sopelako jaien baitan, Egun Morea antolatu zuten ekainaren 26rako Jai Batzordeak eta Sugarri neska* gazteen talde feministak. Eguneko egitarauari akabera emateko zuzenekoak hasi zirenean, baina, txosnagunera hurbildutako mutil gazte talde batek eraso jarraituak egin zizkien Virgin Mary DJ Set-eko kideei. Denborak aurrera egin ahala erasoak intentsitatez areagotzen ari zirela ikusirik, laugarren abestirako zuzenekoa etetea erabaki zuen taldeak, eta behin eszenatokitik jaitsitakoan larrialdizko bilera egin zuten Sugarri talde feministarekin eta kontzertua ematekoa zen Labana taldeekin. Aho batez erabaki zuten egitaraua bertan behera uztea eta txosnak ixtea.
Gertakarien biharamunean, jasandako erasoen gaineko irakurketa plazaratu zuten Sugarri, Labana eta Virgin Mary DJ Set taldeek. Bertan azaldu dituzte gertakarien nondik norakoak, eta ulertzera eman dutenez, soinu frogak egiten hasi ziren unetik pairatu behar izan zituzten erasoak, eszenatokira objektuak jaurtiz eta irainka hasi baitzitzaien mutil kuadrilla bat. Erasotzaileen adina tarteko, baina, ez zituzten serio hartu eta beren planarekin aurrera jarraitu zuten. 15-16 urte bota dizkiete erasoen egileei.
Zuzenekoari ekiteko taula gainera bueltatu zirenean, ordea, mutil kuadrillak berriz ekin zien erasoei: "Kontzertua hastear zegoela gure taldekide bati objektu bat bota eta eman egin zioten". Emanaldiak aurrera egin ahala, eta show-aren parte den arropa aldaketa unean, erasoak areagotu egin zirela azaldu dute, txistuka hasi eta irainak –"putas, guarras, zorras, tias buenas..."– egin baitzizkieten. Sexualizazio eta tratu iraingarria tarteko, orduantxe hasi ziren deseroso sentitzen, irakur daitekeenez. Halere, aurrera egin zuten emanaldiarekin, harik eta eraso fisikoak hasi ziren arte. Izotzak, baloiak, botila beteak eta bestelako objektuak jaurtitzen hasi zitzaizkienean, musika eten zuten eta erasotzaileei arreta eman, eraso bat gehiago eginez gero zuzenekoa etengo zutela ohartaraziz. "Hori esan eta momentuan, berriz ere eraso egin ziguten", azpimarratu dute. Une horretan, Sugarri taldeko kideek oholtza gainean zeudenei jakinarazi zieten zuzenekoa bertan behera uztea erabakiz gero, egoki ikusiko luketela. Halere, Virgin Mary DJ Set-eko kideek beste behin aurrera egitea erabaki zuten, "guregatik, neska* gazteengatik eta antolatzaileengatik".
Laugarren abestiari ekitean, baina, egoera "jasanezina" bihurtu zela adierazi dute. Erasotzaileak sinbologia faxista erakusten –svastika zehazki– eta "feminista" hitza irain gisa erabiltzen hasi ziren; horrekin batera, soinu teknikariari ere eraso egiten hasi ziren. Beren ongizatea arriskuan zegoela iritzirik, orduantxe erabaki zuen taldeak zuzenekoa bertan behera uztea. "Prestatuta geneukan irakurketa jarri bitartean, erasotzaileei begira zurrun eta isilik mantendu ginen, momentu honetan soinu teknikaria argien bitartez erasotzaileak interpelatzen saiatu zen. Behin irakurketa eginda, neska* gazteak agurtu eta eszenatokitik jaitsi ginen, erasotzaileen oihu eta txaloen artean", kontatu dute. Oholtzatik jaitsitakoan, Sugarri eta Labanako kideekin bildu ziren zer egin erabakitzeko, eta egitarauari amaiera eman eta txosnak ixtearen alde egin zuten.
Gizon ez diren pertsonak espazio publikoa bereganatu ahala azaleratzen diren erresistentzia patriarkalekin lotu dute gertakaria irakurketaren sinatzaileek. Alabaina, argi adierazi dute gisako erasoen aurrean ez dutela atzera pausorik emango, eta horrelako jarrerak borrokatzen eta "lehen lerroak okupatzen" jarraituko dutela. "Bizitza osoa daramagu horrelako jarrera matxisten aurrean hortzak erakusten, eta hala jarraituko dugu".
Sopelako erasook ez dirudite kasu isolatu bat, erasotzaileen adinak eta erasoen nolakotasunak antzerakotasunak baititu gazteen partetik azkenaldian ematen ari diren hainbat erasorekin. Hala iradokitzera dator Sarah Babiker El Salton argitaratutako Cuando la extrema derecha tiene voz de adolescente (Eskuin muturrak nerabe ahotsa duenean) erreportajearekin. Bertan adierazten denez, hainbat gaztek eskuin muturraren "parafernalian" aurkitu du talde baten partaide izatearen sentipena, hori eraso matxisten, LGTBIfobikoen eta arrazisten akuilu izanik.
Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.
Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.