Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza, sarritan nahasten ditugun kontzeptuak argituko dituzte Euskarabilduan

  • Herritar gehienontzat hiru kontzeptuek esanahi bera izan ohi dute: teknologia burujabetza eta software librea sinonimoak dira, baita librea izatea eta kode askekoa izatea ere. Baina nahiz eta harremana duten kontzeptuak izan, ez dira gauza bera.


2023ko urriaren 20an - 12:07
Azken eguneraketa: 2023-10-23 16:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Horregatik, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko irakasleak kontzeptu bakoitza zer den azalduko digu, bata bestearengatik zertan desberdintzen den eta zer ezaugarri partekatzen dituzten, herritarrengan zein software garatzaile diren enpresetan arreta jarrita. Mirenen hitzaldiak beraz, erpin bikoitz hori landuko du.

Hitzaldi horren bidez, Euskarabildua jardunaldien helburua da gizarteak teknologiaren erabileran ahalduntzea eta kasu bakoitzean erabiltzen eta egiten ari garena zer den eta zer inplikazio dituen ezagutaraztea.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 26an egingo da Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, Euskarabilduaren webgunearen bidez izena eman daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarabildua
2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude