ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a

Beste Snowden bat? NSAko agente ohi bat epaitzen hasi dira informazio klasifikatua lapurtzeagatik

  • AEBetako epaitegi federal batek asteazken honetan NSAko agente ohi bat salatu du, ustez herrialdeko defentsa-alorreko informazioa lapurtu duelakoan.

ARGIA @argia
2017ko otsailaren 09a
Harold Thomas Martinek (ezkerrean) urte luzetako kondenari egin beharko dio aurre errudun jotzen badute.

Harold Thomas Martin iazko abuztuan atxilotu zuten eta bere Marylandeko etxean klasifikatutako informazioa aurkitu zuten paperean eta euskarri digitalean. The Atlantic hedabidearen arabera, ustez bi hamarkada zeramatzan informazio hori biltzen.

Hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute bere kontra ustez egin dituen delitu bakoitzarengatik (guztira 20 dira).

Kasuak badu paralelismorik Edward Snowden NSAko lankide ohiarenarekin: 2013an AEBetako gobernuak planeta osoan egindako espioitza lanen berri eman ondoren famatu egin zen informatikariak eta Harold Thomas Martinek leku berean egin zuten lan, Booz Allen Hamilton aholkularitza-enpresan.

Errusian erbesteratuta bizi den Snowdenek urrian txiokatu zuen, eskatuz paralelismo hutsean ez geratzeko. Auziaren iltzea beste nonbait dago bere ustez: Booz Allen Hamilton enpresak AEBetako gobernuarekin daukan kontratua.

AEBetako gobernua eta ziber-segurtasun industria

Gai horrek lehenago ere eman izan du zeresana eta beste atxiloketa batzuk eragin ditu, adibidez, Snowden bezain ezaguna egin ez den Barrett Brown kazetari eta ekintzailearena.

Brownek 2012an adierazi zuen aipatutako aholkularitza enpresak “proiektu” bat daukala Wikileaks eta Anonymous jazartzeko.

Urte hartan bertan atxilotu zuten eta iazko azarora arte egon da kartzelan.

Project PMren bidez AEBetako gobernuak ziber-segurtasunean diharduen industriarekin dauzkan loturak erakusten ahalegindu zen Brown. Aste honetako epaiketak erakusten duenez, lotura horrek oraindik zeresana emango duela dirudi.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: NSA  |  Espioitza  |  Wikileaks  |  Anonymous

NSA kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude