Wikileaksek filtratu du Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu dituztela AEBek

  • Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande zelatapean. AEBetako inteligentzia zerbitzuek Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte Wikileaksek lortu eta Libération eta Mediapart hedabideek asteazkenean argitaratutako informazioaren arabera.


2015eko ekainaren 24an - 09:26
Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte AEBk.

2006tik 2012ra gutxienez, estatuburu horien eta beren kolaboratzailerik gertuenekoen telefonoak 'pintxatu' zituzten. "Eliseo Espioitza" operazioaren baitan, horien elkarrizketak transkribatu eta sailkatu zituzten beren agenteei bidaltzeko.

Libération egunkariko zuzendari Laurent Joffrinek baloratu du "tamaina handiko operazioa" izan dela eta argitaratu dutena NSAk jasotako informazioaren parte txiki bat dela.

Lotura honetan ikus daitezke Wikileaksek argitaratutako bost kable. Gai anitzak jorratzen dizute: Hollanden bilera Grezia euro-gunetik ateratzeko zorian zela, Frantziaren kexuak AEB Frantzia zelatatzen ari zelako, Chiracen proposamenak NBEri buruz, Sarkozy Israel-Palestina elkarrizketei buruz, eta Sarkozyren asmoak Frantziak finantza krisitik irteteko orduan zuen planaz.

"Lagunen artean zelatatzea, hori ez da egiten", adierazi zuen 2013an Alemaniako kantziler Angela Merkelek Der Spiegel astekariak argitaratu zuenean AEBek bere sakelako telefonoa 'pintxatuta' zutela.

"Behintzat Alemaniarrak bezain garrantzitsuak garela pentsatzen dute", dio Wikileaks-ek eginiko marrazki honek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude