Beti gertatzen zaigu antzera. Politikan ez da ona horren sineskorrak izatea, bestela ziria sartzen digute behin eta berriro. Zertaz ari naizen? Hara, duela gutxi, eta negoziazio luze eta katramilatsuaren ondoren, sinestarazi egin ziguten Katalunian, azkenean, Gobernu indepe bat osatu zela, ardura-karguak fifty-fifty banatuz eta president kargua adostuz. “Bazen garaia! Azkenean bete da n hauteskundeen emaitzetatik zetorren mandatu logikoa: gehiengo independentistari dagokion gobernu independentista osatu da!”
Inozoak gu, handik egun gutxitara lehertu baita lapikoa, kartzelatik bertatik, indultuaren esperoan zegoela, zabaldu baitzuen gutuna Oriol Junqueras ERCren buruak, independentziaren aukera bera lurperatzeko moduko lurrikara probokatuz. Ondorengo erreakzioak, bai Katalunian bai Madrilen, eman digute seismoaren neurria. Aldiz, Euskal Herrian isiltasuna izan da nagusi. Agian ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait.
“ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait”
Ulertzekoa da. Zintzotasun intelektualetik, Junquerasen azken jarrera hori guztiz onartezina delako. Ez soilik berak eta bere kideek oraintsu arte irmo defendatzen zutenaren guztiz kontrakoa delako. Hori baino urrunago ere, oraingo posizio politiko horrek ez duelako inolako koherentzia logikorik, bere horretan eta hau Junquerasek berak ere jakin behar du. Aldebakarreko ekinbidea guztiz baztertzen duzula iragartzen baduzu eta gatazka larria elkarrizketaren bidez, norekin eta Estatu espainiarrarekin konponduko duzula esan, balizko elkarrizketa horretara inolako indarrik gabe zoaz. Ahaztu independentzia. Ahaztu erreferenduma. Ahaztu Espainiak nahi ez duen edozein helburu. Indultua eta beste ezer gutxi lortuko duzu. Eta puntu.
Hori guztia horren nabarmena bada, nola jantzi du ERCk bere jokabide politikoa orain arte? Bada, bigarren denborako independentzia dei daitekeen teoriaren bidez. Oraindik orain ez dugu independentziara jauzi egiteko aukera objektiborik, baina orain aldekoen kopurua handitu behar dugu, zabaldu, eta bigarren aldi batean, demagun 20 urte barru, izango da aukera. Teoria bitxi eta funtsik gabeko hau gure etxean ere aurkitu dugu azkenaldian, ERCren aliatu edo jarraitzaileen artean. Zer gertatzen da praktikan “teoria” honen garapenean? Bada, portaera politikoa eta are hizkera bera ere aldatuz doala; jada ez da horrenbeste independentziaz mintzatzen, eta honen ordez subirautza, burujabetza , erabaki-ahalmena eta era horretako kontzeptu anbiguoagoak erabiltzen dira. Azkenerako, Estatuan den gobernu bat edo beste hobesten da, eta hura lagunduz, Estatua bera laguntzen da egonkortzen, eta horrela ahaztu egiten da praktikan gure Estatu propioaren aldarria. Ez da beharrezko ikusten. Horren ordez, txandako gobernuarekin negoziatzen dira egoera lazgarrienen hobekuntzak, direla indultuak, direla preso direnen egoerak arintzea.
Orduan, zertara dator herritarrei independentzia promesak egitea, batez ere hauteskunde bezperatan? Zertara dator gehiengo independentistako gobernuak osatzea? Zertara parlamentuetan gehiengo soberanistak direla goraipatzea? Hitz egin dezagun argi: kale mobilizazio sendorik gabe, Madrileko txandako gobernua desegonkortu eta dantzan jarri gabe, geure balio eta nazio-helburuei tinko eutsi gabe, independentzia ez da inoiz benetako aukera izango eta ez da sinesgarria izango. Dagoen Estatu horren subditoak izango gara, ez badugu independentziara joan nahi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]
“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]
Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]
Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]