Siemensen bulegoa okupatu dute Atenasen "ez gara Alemaniaren kolonia" lelopean

  • 30 pertsona inguruko talde batek Alemaniako Siemens taldearen Atenaseko eraikina okupatu du apirilaren 11an. Poliziak eta enpresaren langileek jakinarazi dutenez, “mailegu-emaileek Greziari inposatutako austeritate neurrien aurkako protesta da".


2015eko maiatzaren 13an - 16:06
“Ez dugu bertako eta kanpoko kapitalistekin negoziatzen” dioen parkarta jarri dute zintzilik eraikinaren sarreran. (Argazkia: Reuters / Alkis Konstantinidis).

Bulegoetara sartu eta “ez dugu bertako eta kanpoko kapitalistekin negoziatzen” dioen parkarta jarri dute zintzilik eraikinaren aurrealdean. “Ez gara Alemaniaren kolonia ez beste inongo indar inperialistaren izango” dioten eskuorriak ere banatu dituzte.

Siemensen ordezkari Hellas Mari Agaliotou-ren esanetan, “protesta baketsua da eta manifestariek eraikina uztea espero dugu”.

Reutersen arabera, greziar askok Alemaniaren aurka jotzen dute nazioarteko mailegu-emaileek eskatutako austeritate politiken ondorioz. Neurri horiek 240 milioi euro erreskate-funtsaren truke hartu dituzte.

Austeritate neurrien aurkako manifestariek hainbat eraikin publiko okupatu dituzte orain arte eta apirilean Atenaseko Parlamentuko lorategira sartu ziren. Maiatzean Alemaniako enbaxadaren aurrean manifestazioa antolatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude