Pandemiagatik ezarritako neurriak malgutuko dituzte gaurtik Iparraldean

  • Hirugarren fasean, etxeratze agindua gaueko hamaiketara arte luzatuko da, eta Hego Euskal Herrira igarotzeko izapideak arinduko dira. 

     


2021eko ekainaren 09an - 09:11
Azken eguneraketa: 11:15
Argazkia: EiTB

Hirugarren fasea hasi da gaur Ipar Euskal Herrian. Ekainaren 9tik aurrera, pandemiagatik ezarritako neurri murriztaile batzuk malgutuko dituzte. Etxeratze agindua gaueko hamaiketara arte luzatuko dute, eta Hego Euskal Herrira joateko txertaketa agiria erakustearekin nahikoa izango da. Ostalaritzako eta kultur geletako edukiera handitu egingo da, eta kirol gelak eta beste hainbat establezimendu ere irekiko dira.  

Etxeratze agindua bi orduz luzatuko da: gaueko bederatzietan zegoen ezarrita, eta hamaiketan jarriko dute orain. Mugikortasunean ere aldaketa nabarmena egongo da, orain arte ez bezala, Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira igarotzeko, guztiz txertatuta dauden biztanleek ez dutelako PCR proba negatiborik beharko. Txertaketa agiria erakustearekin nahikoa izango da.

Ostatuetako eta jatetxeetako terrazak edukiera osoan ireki ahal izango dira -erdian zeuden lehen-, eta barnealdeak ere zabalduko dira, lekuen %50 soilik betez. Sei lagun egon ahalko dira batera, eta gainera, derrigorrezkoa izango da bezero guztiek beren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia uztea. Horrela, kutsatzeen jarraipena egiteko modua izango dute jatetxeek. Erabiltzaileren batek positibo emanez gero, establezimenduari abisua eman beharko zaio, eta honek PCR probak agindu ahalko dizkie bertan egondako bezeroei.

Kirol guneak ere zabalduko dira. Gela itxiak %50eko edukierarekin irekiko dira, eta publikoa hartzen duten kirol guneak, berriz, %65eko aforoarekin. 1.000 pertsona baino gehiago badaude, txertaketa agiria erakustea beharrezkoa izango da, eta, gehienez ere, 5.000 pertsona bildu ahal izango dira. Kanpoaldeko kirolari dagokionez, ezin izango dira 25 lagun baino gehiago batu.

Kultur gelen -museoak, antzokiak eta zinemak- edukiera %65era igoko da. Bestalde, itxita zeuden hainbat establezimendu eta ekitaldi ere berrabiaraziko dira: kasinoak, talasoterapia guneak eta jolas parkeak zein feriak. 

Prozesu graduala

Lehen fasea maiatzaren 3an hasi zen Iparraldean; bigarrena, maiatzaren 19an. Azken horretan hasi ziren pandemiaren aurkako neurriak malgutzen, terrazak irekiz, etxeratze agindua bederatzietara arte luzatuz eta derrigorrezkoak ez diren establezimenduak zabalduz. Laugarren eta azken fasea ekainaren 30ean izango da. Orduan kenduko da etxeratze agindua, eta gune publikoetako edukiera muga desagertuko da. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Konfinamendua arintzeko proposamenak
2020-06-02 | ARGIA
Egoera ez bada okertzen, hirugarren fasera pasako da Hego Euskal Herria ekainaren 8an

Hirugarren fasera pasatzeak berritasun garrantzitsu bat bideratuko du: erkidegoek kudeatu ahal izango dituzte konfinamendua arintzeko neurriak.


Sexu askapenari lotutako kultur proposamenak, konfinamenduan ihesbide

Artikuluak, filmak, liburuak, telesailak, webguneak… gomendatuz, Pozoi Larroxa kaleratu du Hiruki Larroxa kolektiboak: “Sexu eta genero disidenteon kuirentenarako biziraupen liburuxka”. Bereziki, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta dauden... [+]


2020-04-24 | ARGIA
Errail berriak, itxialdiari aurre egiteko Groseko preso politiko ohi batzuen gomendioak

Konfinamenduari aurre egiteko gomendio sorta bat idatzi dute Donostiako Gros auzoko zenbait preso politikok. Jarraian osorik irakurgai idatzi duten gutuna.


2020-04-24 | ARGIA
Nola bilakatu zure bizikleta etxean kirola egiteko bizikleta estatiko?

Pedalei eragiten diozun bitartean aire freskoa berriz ere sentitzeko gelditzen diren egunak kontatzen zabiltza? Denetarako irtenbiderik ez daukagu baina, itxaroten dugun bitartean, Zuk Zeuk Egin Lab 1.0 tailer praktikoei esker, burujabetza energetikoagatik eta mugikortasun... [+]


2020-04-18 | ARGIA
Macronek atzera egin behar izan du: maiatzaren 11ko deskonfinamendua zaharrei ere zabaldu die

65-70 urtetik goragokoentzat konfinamenduak segitu beharko duela zehaztu bazuen ere apirilaren 13an, azkenean, hori ez da horrela izango. Neurriak eragin kexuak baretzeko behar izan du hitza hartu Macronek.


Eguneraketa berriak daude