Sexu askapena aldarrikatuko da Hegoaldeko lau hiriburuetan ekainaren 28an

  • Ekainaren 28a LGTB komunitatearen nazioarteko eguna da. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira aldarrikapen ekitaldiak eta festa. Bizkaiko E28 Koordinadorak adierazi duen moduan, nahiz eta maila legalean eta sozialean aurrerapausoak eman, “oraindik egiteko eta des-egiteko asko dagoelako”.


2014ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizkaiko E28 Koordinadorak ekainaren 28rako prestatu duen afixa.

Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer komunitateak eguneroko borrokari eusten badio ere, ekainaren 28a sexu askapenaren alde eta heteroarauaren aurka egiteko egun berezia da. Bizkaiko E28 Koordinadorak egun horretarako gogoeta prestatu du. EHGAMek 1977. urtean proposatutako programa birgogoratu du eta gaur egungo errealitatearekin alderatu du. Besteak beste, ondoko konparaketak egin ditu:

-“1977an ‘Peligrosidad y Rehabilitación Social’ delako legea indargabetzea eskatzen genuen, eta gaur egun espazio publikoa erabiltzeko udal-ordenantza dugu. Honen bidez poliziek afektu-adierazpen publikoak egiten dituzten guztiak jazarri ditzakete”.

-“1977an kalitatezko sexu-hezkuntza irakasteko erantzukizuna eskatzen genion Estatuari, ugalkortasunera ez bideratua eta sexualitate anitzak kontuan hartuko zituena,eta gaur egun jakin badakigu gure eskoletan ez dela inoiz kalitatezko sexu-hezkuntzarik eskaini. (…) Curriculumean ez dira sekula kontuan hartu norberaren gorputza ezagutzea, desira aitortzea, plazerra probatzea, harreman ezberdinekin praktikatzea… azken finean, benetako Sexu-Hezkuntza integrala osatzen duten gaiak baztertu dira”.

-“1977an ar/eme, emakumezko/gizonezko, aktibo/pasibo,… kategoriak eta rolak gainditzea eskatzen genuen, eta gaur egun binarismoa inoiz baino indartsuagoa da. Hona hainbat adibide: euskaraz genero markaturik gabeko izenak ditugu eta orain Euskaltzaindiak arautu nahi ditu (…)”.

Sexu askapenaren alde borrokan ari diren taldeek bat egingo dute hiriburu bakoitzean egingo diren elkarretaratzeetan. Iruñean 12:00etan elkartuko dira Vianako printzearen plazan; Gasteizen 13:00ean Andre Mari Zuriaren plazan; Donostian 19:00etan Bulebarrean eta Bilbon 20:00etan Moyua plazan. Ipar Euskal Herrian ekainaren 21ean egin zituzten aldarrikapenak.

Gehitu elkarteak ekainaren 27an Zilarrezko Gehitu Saria emango dio Malas Compañias zine produktorari, bizipen homosexualetara zintzotasunez eta errespetuz hurbiltzen asmatu duelako. EHGAMek ekainaren 28an emango ditu Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude