Sevilla IIko presoek gose greba utzi dute

  • 31 egun jan gabe egon ostean, Sevilla II espetxean gose greban zeuden presoek protesta bertan behera uztea erabaki dute.


2013ko azaroaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Basaurin gose grebalariekiko elkartasunez eginiko ekintza.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Osasun arazoak argudiatuta eten dute baraualdia, EITBk Etxerat aipatuz argitaratu duenez.

Erabakiari buruz Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) idatzi duen agiria irakur daiteke Naiz.info webgunean. Andaluziako kartzela horretan dauden presoen egoera salatu du presoen kolektiboak.

"Zigor errejimen iraunkorra" aplikatzen dietela deitoratu du EPPK-k. "Patiorduetan elkarrekin atera beharrean bananduta irtetea behartzen dituzte, etengabeko miaketak jasan behar dituzte eta osasun eskubidea ez zaie bermatzen. Honi, funtzionario talde baten jazarpena bereziki oldarkorra dela gehitu behar zaio".

Horren kontra egindako protestak oihartzuna izan duela uste du EPPK-k: "Egoeraren larritasuna ezagutaraztea ahalbidetu du. Beste espetxetan elkartasun ekimenak burutzeaz gain, kalean eta instituziotan oiartzuna eta ardura zabaltzea lortu da".

"Borrokaldiarekiko elkartasuna adierazteko egin diren ekimen eta salaketa oro bihotzez eskertu eta egoera aldatu arte kanpoan eragiten jarraitzeko deialdia" egin dute EPPKtik.

Hauek dira hilabeteko gose greban parte hartu duten presoak:

-Iker Agirre

-Jabi Agirre

-Gurutz Agirresarobe

-Koldo Aparizio

-Iñaki Arakama

-Asier Arzalluz

-Juan Mari Etxebarri

-Garikoitz Etxeberria

-Jesus Goikoetxea

-Manuel Gonzalez

-Juan Lorenzo Lasa MItxelena

-Roberto Lebrero

-Urtzi Paul Larrea

Sevilla IIko presoekiko elkartasunez eginiko hainbat ekintza

Basaurin autobus baten gainean bi ekintzaile

Sevillako espetxe kanpora joan ziren hainbat herritar. Tolosaldeko atariaren bideoa.

PPko Iruñeko egoitzaren aurrean elkarretaratzea. Bideoa Ateak Irekiren eskutik.

Mimoek Bilbon egindako ekintza.

Gasteizko EHUko kanpusean baraualdia egin dute hainbat ikaslek.


Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.