“Setio egoera Katalunian, frankistak bizirik daude”

  • L’Humanité-ren ustez: “frankistak bizirik daude”, La Croix egunkariak, berriz, "Katalunia setio-egoeran dago" dio. Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melénchon-en iritziz “Espainiako Estatuak galdu du odol hotza, nazioak ezin du jantzi hertsigarririk izan”.  


2017ko urriaren 1ean - 20:43
Marseillan atentatuz hildako bi emakumeekiko atxikimenduek desbideratu dute frantziar agintarien arreta.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Politikari frantziarrek ez dute iritzi sendorik agertu Katalunian polizia espainiarrak eragindako bortizkeriari buruz. Marseillan atentatuz hildako bi emakumeekiko atxikimenduek desbideratu dute frantziar agintarien arreta.

Frantzia Intsumisoaren Jean-Luc Melénchon-en iritziz “Espainiako Estatuak galdu du odol hotza, nazioak ezin du jantzi hertsigarririk izan”

Melénchon izan da PSko Benoît Hamonekin batera iritzia eman duen frantziar politikari bakarrenetako bat. “Katalunian, Europaren bihotzean, jendeen boz ematea galarazteko  bortxakeria zentzugabeak eta mehatxagarriak dira”.

Ezkerreko politikariak izan dira beren burua agertu duten bakarrak. Gainerakoak, Emmanuel Macron presidentea buruan buru, Espainiako Gobernuarekiko atxikimendu erabatekoa atxiki dute, isiltasunez atxiki ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.