Saudi Arabiako emakumeek gidabaimena lortu dute, baina sei ekintzaile feminista preso dauzkate


2018ko ekainaren 26an - 10:43
Emakumeak gidabaimena lortu dutela ospatzen (Argazkia: bbc)

Hamarkadetan egon dira Saudi Arabian emakumeak autoa gidatzeko baimenik gabe. Igandean bukatu da debekua eta ospatzeko autoa gidatu dute kaleetan zehar.

Emakume guztiak ez daude kalean,  sei emakume aktibista ezagun espetxean daude pasa den maiatzetik. Gobernuko bozeramaileak, “koherentzia nazionalari min egitea, erreinua desegonkortzea eta bere egitura soziala ez errespetatzea” leporatu die.

The Guardianen bideoan ospakizunen irudiak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saudi Arabia
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude