Autoak gidatzeko eskubidea lortu dutela ospatzeko igandean irten dira kalera emakume saudi arabiarrak. Hala ere, gidabaimenaren alde borroka egin duten sei emakume aktibista ezagunenak preso daude maiatzetik Democracy Now-k informatu duenez.
Hamarkadetan egon dira Saudi Arabian emakumeak autoa gidatzeko baimenik gabe. Igandean bukatu da debekua eta ospatzeko autoa gidatu dute kaleetan zehar.
Emakume guztiak ez daude kalean, sei emakume aktibista ezagun espetxean daude pasa den maiatzetik. Gobernuko bozeramaileak, “koherentzia nazionalari min egitea, erreinua desegonkortzea eta bere egitura soziala ez errespetatzea” leporatu die.
The Guardianen bideoan ospakizunen irudiak