Sastraka gaztetxeko konponketak bere gain hartzea eskatu diote Portugaleteko Udalari

  • “Orain pilota zuen teilatuan dago”, adierazi diote udal gobernuari, suak kaltetutako gaztetxeko teilatuaren konponketak bere gain har ditzan. Gaztetxeko kideek behin behineko estaldura jartzeko lanak egin dituzte, "udal gobernuaren eta jabeen utzikeriaren" aurrean.

Portugaleteko elkarretaratzea. Argazkia: Sastraka Gaztetxea

2020ko irailaren 25an - 09:40

Ostegun honetan elkarretaratzea egin dute Portugaleteko udaletxearen parean, udalari Sastraka gaztetxearen teilatua konpontzeaz ardura exijitzeko. “Orain pilota zuen teilatuan dago”, aldarrikatu dute mobilizazioan, pilotak jaurti dituzte eta kiskalitako egur zatiak utzi dituzte eraikinaren atarian.

Baloi jaurtiketa. Argazkia: Sastraka

Gazteek elkarrizketa mahai bat osatzea eskatu diote udal gobernuari, “aterabidea bilatzeko”. Hori ez ezik, euren ustez, udalak eraikinaren jabeak “egiteke dagoen lana betetzera behartu beharko lituzke”, hots, “obraren izapideak bere gain hartu eta jabeei faktura pasatu”.

Kiskalitako egurrak udaletxeko atarian. Argazkia: Sastraka

Gazteen esanetan, jabeei “beharrezko isunak” ezarri eta obrak bere gain hartu behar lituzke udalak. Dena den, azken aukera horrek konponketa lanak atzeratzea ekarriko luke, “egingo ez den obra baten esperoan”.

Izatez, Sastrakako sutea jazo zenean, jabea eta udal gobernua ez ziren behin behineko konponketez arduratu. Hori dela eta, gaztetxeko kideek kaltetutako teilatuari estalkia jarri behar izan zioten euren kabuz, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu eta obrarako plana zehaztu ostean. Ondorioz, eraikin historikoarekin gerta litekeena hemendik aurrera udal gobernuaren esku dagoela azaldu dute mobilizazioan.

Teilatuko konponketa. Argazkia Sastraka

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude