Sarkozy epaitua izanen da, ez dago politikoki hilda horregatik

  • Frantziako Errepublikaren presidente ohia solastoki politikoetara itzuli da indar handiz. Estatuko Kasazioko Auzitegiak agintari ohiaren abokatuek jarritako helegite guztiak errefusatu ditu eta. Nicolas Sarkozy ustelkeria eta influentzia-trafikoa direla-eta izanen da epaitua. Sarkozy “ez dago hilda” alabaina.


2019ko ekainaren 21an - 17:53

Akusazioen artean, Libiako Muammar Khadafi diktadoreak 2007ko presidentziarako kanpaina finantziatu izana dago. Ez da bakarra ordea, bost urte geroago, François Hollanderekin presidente karguan berrizteko lehiatu zen kanpaina legez kanpo finantziatu izanaz akusatua izan zen berriz ere.  

Are okerragora egin zuen aferak. Lilliane Bettencourt aberatsak Sarkozy finantziatzeaz gainera, justiziak ireki zion sumarioaren informazio sekretua eskuratu nahi izan omen zuen Sarkozyk, eta hori lortzeko goi-mailako magistratu bati prestigiozko postu bat eskaini bide zion Monakon.

Nicolas Sarkozyk behin eta berriz adierazi duenez, “politika utzi du”, duela hiru urte utzi ere; nonbait azken hauteskunde presidentzialetarako bidea guztiz itxia jabetu ostean. Alta bada, ondo bidez, bera izanen da Frantziako historiako juzkatzen den lehen presidentea.

Epaiketak berak Sarkozy politikoki bizirik jarraitzera “behartu” du. Frantziako eguneroko politika hizpide duten adituek diotenez, Sarkozyk ez du politika utzi. Eskuina krisian dago, Les Republicans alderdiaren egoera tamalgarria krisi orokorraren adierazle bizia da.

Ekainaren 21ean 50 urte bete dira Georges Pompidou presidenteak  Errepublikaren agintaritza hartu zuela. “Pompidou nire aita politikoa izan zen” adierazi izan ohi du Sarkozyk, baita horrela aitortu ere Pompidou Museo Modernoan ostiral honetan emandako hitzaldian.

Nicolas Sarkozyk dilema izugarria bizi du. Frantziako politikaren azken hogei urteetan arrasto handia utzi du. Arrastoak baina bera zipriztindu du. Berak politika utzi duela dio, baina politikak ez du bera utzi

1969.urtea, urtemuga izan zen Frantziaren bilakabidean. Gizartean eman zen eraldaketaren ondorioz, iragan eta geroaren arteko politikaren garapen berria hasi zen. Baita itzuli-inguru garrantzizkoa eman ere zen estatuaren hainbat instantzietan.

Bost hamarkadaren ondoren, Emmanuel Macron-en agintaldiarekin, politika egiteko molde berriak zabaldu dira Frantzian. Eta gisa batez, politika egiteko  molde berria aro berri baten eguneroko adierazlea da.

Nicolas Sarkozyk dilema izugarria bizi du. Frantziako politikaren azken hogei urtetan arrasto sakonautzi du. Arrastoak baina bera zipriztindu du. Berak politika utzi duela dio, baina politikak ez du bera utzi. Arerio adina lagun ditu politikan, baita estatuaren botere-gunetan, epailetzan besteak beste.

Honezkero ez du bere familia politikoan izan zuen tokia, ezta Frantziako Presidentziarako aurkezteko aukerarik ere. Alabaina, esan daiteke esku-sartzerik baduela Les Republicans alderdian. Sarkozy errepublikarra frantziar monarkia zaleen haragitzea da. Napoleon Bonaparte-ren askazia edo kastakoa. Erregerik ezean, enperadore gisako bat. Espainiako hainbat politikari ohiari egozten zaion marka, ibilbide errepublikar zalea izanagatik ere. Baron moduko bat egungo politika omen laikoan.

Antzinako presidente Georges Pompidouri gorazarrea egin behar zitzaiola, eta horra agertu da Nicolas Sarkozy buruan buru. Berak dioenez, Pompidouren ezaugarriak bere egiten ditu: politikari maitasuna eta fideltasuna. Areago, emandako diskurtsoan “Pompidouren balore klasizistekin” bat egiten duela azpimarratu du behin eta berriz.

Mundu finantzarioko hainbat sektoreren babesa dauka, baita epailetzako hainbatena ere. Hori gutxi balitz bezala, mundu artistikoarekiko keinuak zabaldu ditu Parisko Museo modernoenean. Sarkozyk ez du aukera txikerrena pasatzen uzten bere burua goraltzeko.  

Itxura batez, Carla Bruni emaztearekin batera azken hamar urtetan mundu artistikoan lagunak egin ditu. Eta bai justiziaren arloko bai politika arloko arerioen kontrako ofentsibari ekiteko are gehiago indartu du. Sarkozy ez dago hilda.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Sarkozy
Hiru urteko espetxe zigorra berretsi dute epaitegiek Sarkozyren kontra, ustelkeria egotzita

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozyri hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote ustelkeria egotzita. Hala ere, ez du espetxean sartu beharko, tribunalak zehaztu baitzuen zigorra etxeko atxiloaldian bete ahal izango duela.


2021-03-01 | ARGIA
Hiru urteko espetxe zigorra Sarkozyri ustelkeria eta influentzia trafikoarengatik

Frantziako presidente ohiak urte bakarra bete beharko du zigorretik, eta epaitegiak aukera eman dio espetxetik kanpo betetzeko. Helegitea aurkezteko aukera du oraindik politikariak. Beste bi epaiketa ditu zain, 2007ko eta 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainak legez... [+]


Nicolas Sarkozy epaituko dutela berretsi dute
UMP alderdia legez kanpo finantzatu izana egotzita epaituko du Frantziako Kasazioko Auzitegiak presidente ohia.

2018-03-20 | ARGIA
Nicolas Sarkozy atxilotu dute 2007ko hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatzea egotzita

Lehen aldia da Nicolas Sarkozyk epailearen aurrean erantzun beharko diela Libiako diruarekin 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeari buruzko galderei.


Fillon nagusitu da Frantziako eskuinaren primarioetan, Juppé izango du aurkari bigarren itzulian

Frantziako 2017ko hauteskunde presidentzialetako zentro-eskuinaren primarioen lehen itzulian François Fillon lehen ministro... [+]


Eguneraketa berriak daude