Milaka lagunek aldarrikatu dute presoen urruntzea ez dela amaitu, baina aurrerapausoak ospatu dituzte

  • Urriaren 8an elkartasuna nagusitu da Donostian, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko Sarek antolatutako manifestazioan. Orain arte lortutakoa –azken urteetan sakabanatutako preso gehienak hurbiltzea– ospatzeko baliatu dute eguna, baina ohartarazi dute salbuespen eta urruntze politikak baztertzeko bidea egin behar dela oraindik; Espainiako Estatuan 37 preso daude egun. Datorren hitzordua Bilbon jarri dute, urtarrilaren 7ko manifestazioan.

Milaka lagun elkartu ziren presoen eskubideen aldeko manifestazioan. / Argazkia: Sare.

2022ko urriaren 10ean - 11:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sare herritarrak iragarritako moduan, urriaren 8an jai-giroa nagusitu da Donostian, baina euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak presente egon dira uneoro. Honelaxe laburbildu dute eguna Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareko bozeramaileek manifestazio amaierako ekitaldian: “Goza dezagun gaurkoan, poztu gaitezen orain arte lortutakoarengatik, ez baita gutxi. Bihar salatzen eta aldarrikatzen jarraituko dugu”.

Espetxe politikan pausoak eman direla nabarmendu dute, eta 2020an hasitako Izan Bidea ekimena burutu dute Bulebarretik abiatuta: “Gaur, duela bi urte geure buruei ezarritako erronka bete dugu: guztion artean Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro osatzea”. 3.127.326 kilometro osatzeko falta zuten tartea elkarrekin eginda, Pio XII plazan jende gehiago batu da presoen aldeko manifestaziora. Egiteko dauden urratsak gogorarazi ditu Sarek, besteak beste, urruntze politika behin betiko amaitzea: “Oraindik Espainiako kartzeletan dauden 37 preso horiek hurbildu behar ditugu, bakarra urrun den heinean urruntze politikaren amaieraz ezin izango baitugu hitz egin”. Frantziako kartzeletan dauden presoak ere gogoan izan dituzte, eta Bake Bidea eta Bake Artisauak zoriondu, Esnal eta Parot 32 urteren ostean askatzeko egindako lanagatik, besteren artean.

Giza eskubideak defendatzen dituzten herritar, politikari eta eragile guztiak batuta helburuak azkarrago lortzen direla azpimarratu dute eta orain arteko borroka bateratua eredugarritzat jo. Halaber, dei egin dute presoen eskubide urraketak salatzen jarraitzera, eta hurrengo hitzordua zehaztu dute: urtarrilaren 7an Bilbon egingo dute manifestazioa.

Salbuespen politikak

Sarek salatu du presoei etxerako bidea oztopatzen jarraitzen dietela salbuespenezko espetxe politikek:

“Salbuespenean oinarritutako politikan ainguratuta jarraitzen dugu, eta hori are nabarmenago ikusten da Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzak bultzatuta, Tratamendu Batzordeek euskal presoentzat onartzen dituzten gradu-progresioak edo espetxe-baimenak errekurritu eta atzera botatzen dituen bakoitzean. Mendekua oinarri soilik uler daiteke preso horiei Europan ezezagunak diren zigor luzeak bete ditzaten helburu bakarrarekin, ad hoc aplikatutako salbuespenezko legedi bati eusteak, adibidez 7/2003 eta 7/2014 Lege Organikoei”.

Euskal presoen egoera zertan den xehe azaldu zuen Xabier Letonak ARGIAko azken alean, hemen irakurgai: Sakabanaketa amaitzear, baimenen blokeoa dator.

Elkartasun jaialdia

Manifestazioa amaituta, Ilunbeko ateak ireki dituzte, eta musika nagusitu da goizeko ordu txikiak arte. Elkartasun festarekin eman dio jarraipena Sarek larunbatari, eta hasiera ekitaldian Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak ospakizunerako eta aldarrikapenerako mezu bera zabaldu du: “Eraitsi ezin ziren murruetan arrakalak zabalduz pixkanaka egoera aldatuz doa, baina bide luzea dugu oraindik ere aurretik, gaur ospatu dezagun eta bihar goazen berriz ere lanera”.

Musika talde ezagunek girotu dute Ilunbe, eta leporaino bete dute plaza. Eñaut Elorrieta, Belako, Su Ta Gar, Liher, Hertzainakeko Josu eta Gari, Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo eta Rotten XIII taldeek bata bestearen atzetik jo dute plazan, eta guztiek bota dituzte presoekiko elkartasun mezuak; bolondresek egindako lana azpimarratu dute, eta Sare herritarrak lortutakoa eskertu. Publikoak berotasunez erantzun du. Kanpoko karpan ere ez da musika falta izan: haurrentzat zein helduentzat Porrotx eta lagunak izan dira, baita Ttek elektrotxaranga, Trikidantz, Andoni Oilokiegi, Sua eta Dupla ere.

Belakoren kontzertua. / Argazkia: Sare.
Porrotx eta lagunak kanpoko karpan. / Argazkia: Sare.

Sarek igandean sare sozialetan azaldu du urriaren 8ko eguna ederra izan dela, baina ohartarazi dute Ilunbeko jaialdian hainbat erasoren berri izan dutela erasoen aurkako arreta telefonoan. “Sare, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin Elkartea elkarlanean aritu ginen bart, eta gaur, atzo jasandako eraso horiek salatu nahi ditugu. Ez dugu inolako erasorik onartuko (irainak, ukipenak, mehatxuak…)”. Erasoak gaitzetsi eta borroka feministarako aldarria ere zabaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare plataforma
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude