Sarek jakinarazi du bertan behera utzi dutela Bilbon egitekoa zuten euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, eta haren ordez protestak deitu dituzte urtarrilaren 8rako Hego Euskal Herriko herrietan, 17:00etan.
Halere, goizerako antolatua zuten mahai ingurua bere horretan mantenduko dutela jakinarazi du Sarek. Euskalduna Jauregian ordezkari politiko, sindikal eta sozialak elkartuko dira (datorren astean egingo dugu publiko nork parte hartuko duen). Ekitaldiari hasiera emateko, mahai-ingurua egingo da, ETA, GAL eta poliziaren indarkeriaren biktimekin.
Mobilizazioa bertan behar uzten duten bigarren urtea izanik, erabakia ez dela erraza izan adierazi du Sarek: "Baina argi daukagu bizitzen ari garen egoera honetan, non gero eta positibo gehiago baitaude eta gaixotasuna erraz kutsatzen baita, 80.000 eta 100.000 pertsona artean elkartzen dituen mobilizazio bat deitzea arduragabekeria dela, eta Sarek kosta ahala kosta saihestu nahi du hori".