Hainbat elkarterekin elkarlanean, Euskal Herri osoko gurasoei helduarazi die zerrenda. Ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzearen garrantzia azpimarratu du Pantailak Euskaraz-ek.
Euskal Encodings eta ERA webguneak, youtubeko euskal kanalak, ETB3ko Hiru Kluba aplikazioa eta Netflix eta Filmin streaming plataformetan dauden euskarazko produktuak zerrendatu ditu Pantailak Euskaraz ekimenak. Gutun bidez helarazi diete zerrenda Euskal Herri osoko gurasoei, hainbat elkarteren babesari esker: UEMA, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Bagera, eta EHIGE.
Pantailak Euskaraz ekimenak eskerrak eman dizkie eragile horiei guztiei, eta haurrek ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzearen garrantzia nabarmendu du.
Nazio Batuen Erakundeak “kezka” adierazi du Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen aurka hartutako erabakiarengatik, giza eskubideen kaltegarri izan daitekeelako.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publikatu egin ditu ekainean erregistratu dituen eskubide urraketak eta zorion mezuak.
Jarraian EHZko antolakuntzak hedabideetara igorri duen balorazioa.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
Aspaldian, ikastetxe baten atarian “eskola jasangarriak” zioten banderak ikusi nituen. Barrezka hasi nintzen, eta nire artean pentsatu nuen: “Zelako zortea duten eskola honetako umeek, klaseak ez dira-eta guztiz aspergarriak, ondo eramango dituzte”... [+]