Santosek estatuaren errua aitortzen du; PPko Alonsok estatuko funtzionarioak gaitzesten ditu

  • Kolonbiako presidenteak onartu du estatuak “ez zituela behar beste neurri hartu” Unión Patriótica alderdiaren aurkako erasoak ekiditeko. Alfonso Alonsok, aldiz, legearen arabera ez dela biktima esan dio Pili Zabalari.

Ezkerrean, Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos. Eskuinean, Alfonso Alonso PPko lehendakarigaia.

2016ko irailaren 16an - 10:58

“Tragedia horrek ez zuen sekula gertatu behar. Errepresioa bistakoa izan arren, estatuak hilketak, atentatuak eta gainontzeko urraketak ekiditeko neurririk ez zuela hartu aitortu behar dugu”. 80 eta 90ko hamarkadetan Unión Patriótica alderdiak pairatutako erasoen inguruan Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen hitzak dira.

Bere esanetan, “neurriak hartu behar dira Unión Patrióticarekin gertatu zena Kolonbiako talde politiko gehiagok bizi ez dezan”, eta txalotu egin du alderdiko kideek izandako jarrera: “UPko kide, militante eta bizirik iraundakoen ausardia goratu nahi dut, baita bakearen aldeko momentu historiko honetan demokraziari egin dioten ekarpena ere”.

Kolonbiako presidentearen arabera, bakea lortzeko prozesuan derrigorra da eragile guztien parte-hartzea bermatzea: “Baita FARCetik aterako den alderdiarena ere”, zehaztu du Santosek.

Santosen hitzek “biktimak onartu eta haien duintasuna” azpimarratzen dutela uste du Unión Patrióticako presidente Aida Avellak: “6.500 biktimen izenean eta UPko presidente gisa, ontzat hartzen dut Santosek Kolonbiako presidente eta estatuburu gisa arrazoi politikoengatik gure aurka egindako exterminioa onartzea”.

Hala ere, oroitarazi du zigorgabetasunarekin amaitu beharra dagoela, eta errekonozimendua Ameriketako Giza Eskubideen Batzordea elkartearen aurrean egin behar dela.

“Duela 30 urte, alderdi berri baten agerpena oztopatzeko hiltzea erabaki zuten bakearen etsaiek. Orduan ihes egin zigun bakeak, eta itxaropena hil zuten gure herriarekiko maitasuna falta zelako. Galdutako belaunaldi hura behar dugu”, esanda amaitu zuen Avellak.

Alonsok Zabalari: “Legearen arabera, ez zara biktima”

Euskal Herrira etorrita, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaien arteko debatea izan zen ETB2n. Bakegintzaz ari zirela etorri zen saioko une azpimarragarrienetako bat. Elkarrekin Podemoseko hautagai eta Joxi Zabala GALek hildakoaren arrebak, Pili Zabalak, ia bera biktimatzat jotzen zuen galdetu zion Alfonso Alonso PPko lehendakarigaiari.

Honela erantzun zion Alonsok: “Legearen arabera, idatzita dagoen bezala, ez. Terrorismoarena ez, baina zu biktima zara. Gehiegikeria batena, estatuko funtzionarioen jardun gaitzesgarri batena”. Horren ostean, sei segunduz elkarri begira geratu ziren biak, isilik, harik eta aurkezleak isiltasuna moztu zuen arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bakegintza
Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Haritz Agirre (auziperaturiko bakegileetarikoa)
"Epaiketa erabiliko dugu presoen eta konponbidearen egoera zertan den azaltzeko"

Otsailaren 2an Baionako auzitegian epaituko dituzten hamaika bakegileen artean dago Haritz Agirre urruñarra. Iazko uztailaren 23an Ipar Euskal Herrian buruturiko blokeo egunean autobidea blokeatzeagatik deituak dira epailearen aitzinera. Elkartasunez elkarretaratzera... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Hamaika bakegile epaituko dituzte Baionan, eta beste bederatzi epaiaren zain daude

Joan den uztailean bake prozesua "desblokeatzeko", Ipar Euskal Herriko komunikazio sareak eten zituzten ehunka herritarrek. Horren harira, abenduan epaitu zituzten lehen bederatziak Akizen, eta otsailaren 2an beste 11 epaituko dituzte Baionan. Bakegileek eta Bake... [+]


2022-12-14 | Euskal Irratiak
Bake Bidea: Blokatze eguna zilegi zela erakutsiko dute Akizen

Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun honetan, Akizeko auzitegian,  trenbidean beren burua lotu zuten bederatzi ekintzaile epaituko dituzte.


Thomas Lacoste, eraldaketa helburu
"Lehen aldia da herri bat eta erakunde politiko-armatu bat gatazka batetik berek bakarrik irten direna"

Uztailak azken egunak dituela bildu gara zinemagilearekin Getari Enea zinema ireki berrian, Getarian. Goxo hartu gaitu bertako arduradun Christelle Vessot-ek. Biharamunean, L’hypothèse démocratique: Une histoire Basque (Hipotesi demokratikoa: Euskal historia... [+]


Eguneraketa berriak daude