Paleolitoko Gravette aldiko, hau da, duela 18.000-28.000 urte egindako labar-pinturak aurkitu dituzte Mañariako Urkuleta auzoko Askondo leizean (Bizkaia), Santimamiñekoak baino zaharragoak. Osotara hamabi figura aurkitu dituzte, besteak beste, gorriz margotutako bost zaldi, grabatutako zaldi bat, esku bat eta animalia baten lerro zerbiko-dortsala. Horman sartutako hezur bat ere aurkitu dute.
Ekain eta Santimamiñeko kobetako margoketak duela 14.000 urtekoak dira, eta hortaz, Diego Garate arkeologian doktorearen hitzetan, "Askondokoak hortik atzerako hutsunea betetzen du". Gaineratu duenez, aurkikuntzari erreparatuta, margoen egileak ahuntzak eta oreinak ehizatuz bizi ziren nomadak zirela ondoriozta daiteke.
Edonola ere, aurkitutako labar-pinturak "egoera kaskarrean" daudela adierazi dute, leizetik pasa den jendearen, suteen, grafittien eta inguruan kokatzen den harrobi baten eraginez.
Aurkikuntzaren dossierraWillendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.
Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]
1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).
Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.
Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.
Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.
El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.
Bizkaiko Aldundiaren esanetan duela 14.000 urteko grabatu multzoak "kalitate tekniko argia" du eta berezia da irudiak "oso argi" ikusten direlako.
Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.
Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik leize ondoko harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du.
SOS Alkerdi, Urdazubiko ondarea babesteko plataformak Berroberria, Alkerdi eta Zelaieta inguruko leize babestuetan gertatzen ari dena ezagutarazi du. Gune horretan dago gaur arte ezagutzen den Nafarroako labar arte paleolitikoaren kokaera bakarra. Haien gainean harrobi bat dago;... [+]
Asteartean aurkeztu zuen Bizkaiko Aldundiak paleolitiko 70 pintura eta grabaturen aurkikuntza. Berriatuako Udalak ez du inolako informazio edo berririk izan orain arte.
1992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak... [+]