argia.eus
INPRIMATU
Santimamiñekoak baino zaharragoak diren labar-pinturak aurkitu dituzte Mañarian
  • Paleolitoko Gravette aldiko, hau da, duela 18.000-28.000 urte egindako labar-pinturak aurkitu dituzte Mañariako Urkuleta auzoko Askondo leizean (Bizkaia), Santimamiñekoak baino zaharragoak. Osotara hamabi figura aurkitu dituzte, besteak beste, gorriz margotutako bost zaldi, grabatutako zaldi bat, esku bat eta animalia baten lerro zerbiko-dortsala. Horman sartutako hezur bat ere aurkitu dute.

2011ko maiatzaren 05a
Gorriz margotutako zaldiak dira Askondoko aurkikuntzan gehien errepikatzen diren irudiak.

Ekain eta Santimamiñeko kobetako margoketak duela 14.000 urtekoak dira, eta hortaz, Diego Garate arkeologian doktorearen hitzetan, "Askondokoak hortik atzerako hutsunea betetzen du". Gaineratu duenez, aurkikuntzari erreparatuta, margoen egileak ahuntzak eta oreinak ehizatuz bizi ziren nomadak zirela ondoriozta daiteke.

Edonola ere, aurkitutako labar-pinturak "egoera kaskarrean" daudela adierazi dute, leizetik pasa den jendearen, suteen, grafittien eta inguruan kokatzen den harrobi baten eraginez.

Aurkikuntzaren dossierra