Arriskuan daude Urdazubiko leizeetako historiaurreko grabatuak, harrobi bateko obren erruz

  • SOS Alkerdi, Urdazubiko ondarea babesteko plataformak Berroberria, Alkerdi eta Zelaieta inguruko leize babestuetan gertatzen ari dena ezagutarazi du. Gune horretan dago gaur arte ezagutzen den Nafarroako labar arte paleolitikoaren kokaera bakarra. Haien gainean harrobi bat dago; hainbat lege prozedura urratuz, 2013an Nafarroako Gobernuak 30 urterako luzatu zuena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 29an - 09:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

SOS Alkerdik gogorarazi duenez, aurtengo ekainaren hasieran Kultura sailak jakinarazi zuen Aranzadi elkarteari eskatutako ikerketaren ondorioz, hango leizeek unitate bakar bat osatzen dutela, 1,5 kilometro luzerako galeriak kartografiatu ahal izan dituztela eta, beste aztarnen artean, paleolito garaiko labar grabatu eta margo berriak aurkitu dituztela. Hori dena harrobiak desagerrarazitako Zelaieta II leizeko sarreraren azpian eta 2014ko leherketen ondorioz kaltetutako Zelaieta III-ko eremuan.

Aurkikuntzaren momentu beretik gune hori, legez, Kultur Intereseko Ondasuna da. Hau da, gune babestua. Eta lege guztiei planto eginez, hor darrai harrobiak lanean, ondarea arrisku bizian jartzen, inork hondamendi hori eragozteko pausorik eman gabe.

Abuztuaren 25ean Zelaieta III sarreratik metro gutxitara potentzia handiko traktore bultzatzaile bat, erretrozulatzeko beste makina bat eta konpresorea lanean ari ziren. Horrez gain, desagertutako Zelaieta IIren zabalgunean, harriak xehatzeko instalazioak jarraitzen du eta “dumper” kamioi handia aparkatua zen.

SOS Alkerdik oharrean dioenez, urdazubiarrak atsekabeturik daude, ezin ulertuz instituzioen paralisia eta arduragabekeria. Horregatik SOS Alkerdi Gobernuko Kultura, Industria eta Ingurumen sailei zuzendu zaie, baita Urdazubiko Udalari ere, eskatuz, bakoitzak duen eskumenen alorrean, harrobia lehenbailehen geldiarazteko.

Ildo beretik, Nafarroako Parlamentuko talde guztiei, Parlamentuko lehendakariari eta Nafarroako lehendakariari bost puntutako eskaria luzatu die plataformak. Bertzeak bertze, egindako aurkikuntzak gizarteari, eta bereziki urdazubiarrei, erakusteko, ingurua babestu eta harrobia behingoz gelditzeko, ikerketekin jarraitzeko eta mehategintza jardueraren ondorioz kaltetua suertatu den zonalde babestu hori behar bezala lehengoaratzeko, prozesu horretan ustiapenaz probestu den entrepresak legez dituen konpromisoak baztertu gabe.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


2021-07-28 |
Jesus Altuna, Paleontologo
Jesus Altuna paleontologoari elkarrizketa
Jesus Altuna, Paleontologo
Argi Dakusagu Euskal Enda Emen Sortua Dana
Jesus Altuna Berastegiarra dugu. Txori arkaitz eta belar, betidanik izan ditu lagun Gaur, "Aranzadi" elkartean sarturik dago, Paleontologi saillaren buru bezala... [+]



2021-07-28
Landarbasoko arbasoak

Landarbason, duela 28.000 urte, bisonteak ehizatzen ziren. Cromagnonak ziren Gipuzkoako lurralde honetan egokitu zirenak. Ikerlariek diotenez, baldintza oso gogorrei aurre egin behar izan zieten hemengo bizidunek. Babesa Aitzpitarteko kobetan aurkitu zuten. Hainbat... [+]

Izturitze eta Otsozelaiako lezeak: Gazteluko muinoko historiaurreko altxorra
Urteak igaro ahala gero eta gehiago badakigu, aberasten gara eta gure jakintza hori zuzentzen dugu. Ezer ez da geldirik egoten, dena aldatu eta higitu egiten da, mugimendu horrek liluratzen gaituen bitartean. Hori da Gazteluko muinoaren barnean gordetzen den altxorrak eskaintzen... [+]

2021-07-26
Izturitze eta Otsozelaiako harpeak
Donamartiriko (St. Martin D'Arberoue) udalerrian kokatuak, Hego Euskal Herrian ezagunegiak ez diren kobazulo hauek Europako hegoaldeko santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetakoa osatzen dute. Bisitatzen duzuenean erabat txundituta utziko zaituzten ikaragarrizko mirari... [+]

DUELA 20.000 URTEKO PICASSOAK
Paleolitoko gizakiak egindako artelanak begiratzeak beti sortzen du halako zirrara, harridura eta beldur antzeko zerbait nahasita. Gaurko gizakia txundituta gelditzen da haitzuloak diren leku misteriotsu eta irreal horietan bertan, gure arbasoek errito sakratuak eta zeremonia... [+]

Jesus Altuna: «Iragana hainbeste hondatu gabe ere eraiki dezakegu etorkizuna»
Zientzialari ilezuri, jakintsu eta atseginaren klitxea betetzen du Jesus Altunak. Hamarretik gora daki, baina harrokeriarik gabe ari da. Patxadan eta gozo mintzo da, arrazoiaren indarrez, eta autoritatez. Plazer da berarekin hitz egitea, zentzuz eta senez jarduteko dohaina... [+]

2021-07-16 |
Jesus Altuna: "Lehen Euskal Gizona Aztertzen Espetializatzea Erabaki Nuen Gaztetan''
Jesus Altuna arkeologoari elkarrizketa
Jesus Altuna: "Lehen Euskal Gizona Aztertzen Espetializatzea Erabaki Nuen Gaztetan''
Donostiako San Telmo museoan sartu eta, hirugarren pisuan, hezur, liburu eta artxiboz beterikako laboratorio baten barruan aurkitu dugu... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.


Historiaurreko artearen parke piriniarra
Pirinio iparraldeko Ariège departamendura hurbilduko gara gure bidai honetan, bertako mendi, laku eta gazteluak ezagutzeaz gain, Niaux, Lombrives, Labouiche eta Le Mas d'Azul gisako kobazulo sonatuen berri izan eta ezkutatzen dituzten labar-pintura bikainen aurkitzera. [+]

Isturitz eta Otsozelaia historiaurreko haitzuloak
Hazparnetik hamar kilometrotara, Lapurditik hurbil, baina Nafarroa Behereko Isturitz eta Donamartiri herrisken arteko lurretan, Gaztelu deitu mendiskaren hegietan agertzen dira Isturitz eta Otsozelaiako haitzuloak. Mendiska alderik-alde zeharkatzen duten bi haitzulo ezberdin... [+]

Eguneraketa berriak daude