Sanferminetako bortxatzaileak baldintzapean aske uztearen gaineko erabakia astean zehar jakinaraziko da

  • Defentsa abokatuak jarritako helegitea aztertzeko agerraldia egin dute astelehenean Nafarroako Auzitegian, epai irmoa izan bitartean akusatuei baldintzapeko askatasuna esleitu ala ez erabakitzeko.


2018ko ekainaren 18an - 13:22
Jende andana sanferminetako bortxaketa jasan zuen emakumeari babesa erakusten, Iruñeko Udaletxe plazan (Argazkia: Iñigo Alzugaray)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailaren 7an bi urte beteko dira sanferminetako talde bortxaketa burutu zuten bost gizonei behin-behineko espetxeratzea ezarri zitzaienetik, eta legeari dagokionez behin-behineko espetxeratzeak iraun dezaken gehieneko epealdia beteko da. Epe-tarte hau beteta, legeak beronen berrikusketa egiteko aukera jasotzen du, epea luzatzeko aukera egonik.

Agerraldian, akusatuentzat kartzela mantentzearen alde agertu da akusazio partikularra, defentsa abokatuak eskatutako baldintzapeko askatasuna bertan behera uzteko eskatuz. Baldintzapeko askatasuna onartuz gero akusatuak ihes egiteko aukera “begi bistakotzat” jo du Victor Sarasa Iruñeko Udaleko abokatuak. Agustin Martinez Becerra defentsa abokatuak, bere aldetik, akusatuak ihes egiteari dagokionez "inongo arriskurik ez dagoela" esan du, eta hauek kartzelan mantentzea "burugabekeria" dela gehitu. Agerraldiaren ostean, Agustin Martinez Becerra defentsa abokatuak adierazi du behin-behineko espetxeratzea luzatu ezkero Konstituzio Auzitegira joko duela.

Epaimahaiaren erabakia datozen egunetan emango da jakitera, abokatuek esandakoaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude