Espainiako Kongresuan egin den politika orokorraren eztabaidan, energia enpresei eta bankuei zerga berriak jarriko dizkiela iragarri du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. Neurriokin, PSOEk hauteskunde orokorretarako txilibitua jo du. Madrilgo ezkerreko hainbat kronisten arabera, politikaren dema ezkerrerantz bideratu du Sánchezek.
Neurri ekonomikoak eta lege berriak iragarri ditu Pedro Sánchezek, eta horien artean nagusiki lau neurri azpimarra daitezke. Entzutetsuenak dira energia enpresentzat eta bankuentzat iragarri dituen behin-behineko zerga bereziak. Oraingoz, 2022an eta 2023an sektore horietako enpresa handiek izango dituzten etekinei ezarriko zaie zerga, eta horiekin Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru sarrerak espero ditu, 4.000 milioi euro energia sektoretik eta 3.000 milioi finantzetatik.
Beste bi neurri ekonomiko garrantzitsuenak garraioa eta ikasleen beken eremukoak dira. Lehendik iragarrita zuen izaera publikoa duen garraioan %30etik %60ra arteko beherapenak izan zitezkeela, eta orain zehaztu du aldirietako trenetako bonuak doakoak izango direla irailaren 1etik eta abenduaren 31ra arte.
Ikasleei emango zaizkien beka berriei dagokienez, garrantzitsuena da orain arte beka jasotzen ari diren ikasleek irailetik abendura hilero 100 euroko igoera izango dutela. Milioi bat ikaslek, beraz, 400 euro gehiago jasoko dute urte amaiera arte.
Memoria Legea eta Sekretuen Legea
Hainbat lege berri iragarri ditu Sánchezek, baina oroimen historikoa eta estatuaren sekretuen alorrekoak dira garrantzitsuenak. Joan den astean iragarri zuen oroimen historikoaren legea eta PSOEko gobernuburu José Luis Rodríguez Zapaterok bere agintaldian egindakoa ordezkatuko du; ezustekorik ezean ostegun honetan onartuko da Espainiako Kongresuan.
Sekretu ofizialen lege berria ere iragarri da. Hau biziki garrantzitsua da, eta bereziki euskal ikuspegitik, euskal gatazkan estatuaren errepresioa babestu izan duelako. Inork ez du miraririk espero alor horretan, baina akaso ateren bat ireki dezake aurrera begira. Informazio Klasifikatuen Legea deitzen da eta uztailaren amaierarako aurreproiektua prest izango duela iragarri du Sánchezek. Lege honen aldaketa bereziki garrantzitsua da, gaur egungoa Franco diktadorearen garaikoa baita, hain zuzen ere 1968koa.
Zer zapore utzi du debateak?
Aurreratzen ez badira, 2023a amaitu aurretik izango dira hauteskunde orokorrak Espainian, eta politika orokorraren Kongresuko debateak argi finkatu du lasterketaren hasiera. Berez, Alberto Nuñez Feijóok PPko buruzagitza hartu zuenean ekin zioten kanpainari popularrek, eta gainera, inkestek irabazle argitzat jotzen dituzte, bereziki PSOEk, eta ezkerrak oro har, Andaluziako hauteskundeetan jasotako zartako handiaren ondoren.
Horrez gain, PPk berriz astindu du bere garaian horren errentagarri izan zitzaion ETAren mamua, Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenean PSOE posizio oso deserosoan uzteraino. Horiez gain, eta hamaika arrazoirengatik, Unidas Podemosen eta PSOEren ika-mikak etengabekoak dira Espainiako Gobernuan, izan Saharari buruzko PSOEren politika berriagatik edo datozen urteetan defentsa gastuetan Sanchezek iragarri duen aurrekontuen bikoizteagatik.
Madrilgo kronista ezkertiarrek oro har diotenez, adibidez Público-n edo El Diario-n, Kongresuko debate horretan Sánchezek bere erresistente irudi mitikoa berpiztu du, eta Feijóo zokoratzea lortu du, bereziki herritar guztien onurarako iragarritako zerga bereziekin. Iragarpenekin, halaber, orain arte gobernuari eusten dioten indarren sostengua berretsi du. Eskatzen zioten ezkerrerako bira egin ei du, eta horrela, PSOEren barruan hurrengo kanpaina zentroan kokatu nahi duen sektoreari ere aurre egin dio.
Irakurketa asko egin dira, dena den, eta aipatutakoak baino askoz kritikoagoa da Guillem Martínez kazetariak Ctxto.es-en egindakoa, non aukera galdutzat jotzen duen Sánchezen partehartzea. Besteak beste, kritikatzen du Sánchez presidenteak ez aipatzea ezer gerra ekonomiara egokitu beharraz. Kontraste gisa, azaltzen du nola Errusiak bete-betean egin duen hori eta nola Europar Batasuneko estatuak ez diren horrelakorik egiten ari.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.