Baionako San Izpiritu zubia libratu dugu!

  • San Izpiritu zubia libratzeko, elkarretaratze alai eta sinbolikoa antolatu da martxoaren 14an, asteazkenean 18:30ean, Reduit plazan. Elkarte kolektibo batek bi neurri erraz proposatzen ditu jendeen bizitza hobetzeko eta klima-aldaketaren kontra jokatzeko. Laster eragin behar dugu proposamen horiek sartuak izan daitezen delako Tram’bus egitasmoan.


2018ko martxoaren 15an - 10:11
162 pertsonak okupatu zuten Baionako San Izpirituko zubia lekuko herri mudimenduek deituta. (Argazkia: Bizi Mugimendua)

– Lehenbiziko neurria: tren geltokiaren eta Baionako Herriko Etxearen artean, topaketa gune baten sortzea eta antolatzea. Topaketa gunea garraio mota guziei (auto, garraio kolektibo, oinezko, bizikleta,…) irekitako gunea izanen da. Joan-etorriak gerizatzeko eta jendeetan hauskorrenak (oinezkoak, bizikletak, elbarrituak) babesteko abiadura 20 km/orenean mugatua izanen da. Guneak elkarbizitza eta saltegien eskuragarritasuna lagunduko ditu. Elkarbizitza harmoniatsu eta gerizatu baten ahalbidetzeko (eraikuntza-materialak eta eremu egokituak,…) antolaketa logika gehitua izan beharko zaio. Logika hau Tram’bus egitasmoan sartzeko nahikari politiko bat baldin bada  oraino egingarria da.

– Bigarren neurria: asteburuetan, autoei zubiaren zerratzearen esperimentazioa. Alabainan, asteburuetan joan-etorriak eta galkadurak murritzak izanez trafikoa arinagoa da, ondorioz zubiaren libratzea gauza koherentea litzateke Tram’bus egitasmoan. Baionako hiribarneari, eremu publiko berriei eta hurrengo Tram’bus-ari erakargarritasun berri bat emanen lieke, eta hau mugitze moldeen osagarritasun logika batean. Erabakia Herriko Etxearen eskuetan dago eta ez du zailtasun teknikorik. Lehenengo Tram’busaren etortzearekin aise plantan ezar liteke, autoarentzat osagarri den aterabide eraginkorra eskainiz.

Tram’bus proiektua, San Izpiritu zubia eta eremu publikoren berritze lanak direla-eta, martxoaren 14ko elkarretaratzeak biztanleen inguramena, auzoen erakargarritasun ekonomiko  komertzial  eta turistikoa, langile eta biztanleen ongi bizitzea hobetzea gehiago kontuan hartzearen beharraz botere publikoak abisatzea du helburutzat. Bidaien %4a garraio kolektiboz eta %1a txirrindulaz egiten diren hirigune batean, nun biztanleen %85a ber lurraldean bizi den eta lan egiten duen, garraio koletiboz, oinez edo txirrindulaz mugitzearen aldeko benetako antolaketak proposatzea presazkoa da. 130 milioi euro inbertituak izanen dira Tram’busari loturiko hiri proiektuan, horien zati handi bat hiriguneko eta Baionako herritarrek ordainduko dute. Oraino garaia da behar den guztia egiteko egitasmo hori guztiz erreusitzeko.

Elkarretaratzearen Aturri ibai bazterrean bukatu zen giro onean. (Argazkia: Bizi Mugimendua)

Klimaren aldeko Nazioarteko adituen Taldeak Parisen bilkura eginen duten testuinguruan, klimaren, planetaren andeatzearen aurka eta gizadiaren biziraupena segurtatzearen alde borrokatzeko abiatu diren hainbat ekintzetan sartzen da elkarretaratze hau. Osasun zaintzarako institutuak eta medikuen ordenak, “hiriko kutsadura atmosferikoaren aurkako borroka osasun publikoaren lehentasuneko arazo bat bezala hartu behar” dela baieztatzen dute. Epe laburreko eragina nolakoa izango den badakigu, hats hartzeko sintometatik heriotza arte. Epe luzeari begira, eragina tabakoa eta alkoolismoa bezain larriak izango dira aitzinetik baitakigu 42 000 pertsonen heriotza eragin dezakeela. Gure osasunarentzat, gaurdanik ekin egin behar da eta gure haurrentzat etorkizun ederrago bat eraiki.

Gure hitza entzunarazteko garaia da. Herritar guztiak martxoaren 14ko elkarretaratze alai eta sinbolikora etortzeko deituak dira oinez, autobusez, bizikletaz, skatez, trotinetaz, beren haurrekin, familian edo lagunekin eta, ahal bada, jantzi koloretsuekin! Elkarretaratzea amaitu eta adiskidantzaren hurrupaldia eskainia izanen da Errepublika plazan. Zatozte oinez, autobusez! Eta ahal izanez geroz, kolorezko jantziekin!

Izenpetzen duten elkarteak: L’Arbre à signes, AVAP, Bizi !, CADE, Les Mères Poules, Saint-Esprit sur le Pont, Txirrind’ola etab.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Gorputz hotsak
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


2024-05-07 | ARGIA
Berangoko Otxantegi Herri Lurra hustu du Ertzaintzak, eta lagun bat atxilotu dute

Ertzaintzak hirugarren saiakera egin du asteartean Otxantegi Herri Lurrak husteko, epaileak hala aginduta. Lurrak defendatzera joan dira hamarnaka lagun, eta teilatuan, lurrean zein dorretxean erresistentzian zeuden guztiak kanporatu ditu Poliziak. Hiru lagun zauritu dira... [+]


Eguneraketa berriak daude